Korrontzi taldeak Eurofolk Lehiaketearen finala jokatuko dau domekan Malagan

Bizkaie! 2006-07-06 02:00   Musikea

Korrontzi taldeak aurrera egin eban joan dan maiatzean Eurofolk Lehiaketearen finalerdietan, eta astegoien honetan Malagara joango da, Italia eta Portugalen sailkatutako taldeakaz batera lehiatzeko.

Korrontzi taldeak aurrera egin eban joan dan maiatzean Eurofolk Lehiaketearen finalerdietan, eta astegoien honetan Malagara joango da, Italia eta Portugalen sailkatutako taldeakaz batera lehiatzeko.

Eurofolk izeneko lehiaketea, Europa mailan folk musikea jorratzen daben taldeakaz egiten dan lehiaketea da, eta garagarrilaren 9an jakingo dogu aurtengo irabazlea nor dan.

Beste alde batetik, zapatuan, Galiziako Ortigueira herrian egingo dan folk jaialdi garrantzitsuaren barruan izango da Korrontzi, bertako epaimahaikideek bertan egoteko konbitea luzatu ondoren. Talde barrien artean aukeratua izan da Korrontzi, Galizia eta Portugaleko taldeakaz batera, 'Runas' izeneko eszenatokian lehiatzeko. Maruri, Barakaldo, Bilbo eta Errioxako musikariek osotzen dabe Korrontzi taldea. Bizkaiko trikitilari enblematikoen musikea omentzeko sorturiko taldea da. Mikel (gitarrea eta mandolina), Ander (baxua), Pedro (perkusinoa), Iker (haize-atala) eta Agus (trikitixa) dira taldekideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu