Gabriel Aresti XXIV. Ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2006-07-05 02:00   kulturbiz

Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2006ko urriaren 31an amaituko da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketarako jatorrizko lanak hartzeko epea zabaldu dau.

Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2006ko urriaren 31an amaituko da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketeak modalidade bi ditu: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalidade bakotxak 3.900 euoko lehen sari bana eta 1.950 euroko akzesit bina daukaz.

Ipuinak hiru aletan aurkeztu beharko dira gutunazal zarratuan eta egilearen ezelako aitamenik barik, honako datuak bakarrik adierazota: 'Gabriel Aresti XXIV. Ipuin-Lehiaketea', aukeratutako modalidadea (euskerazkoa ala gaztelaniazkoa) eta izenburua edo lema.

Barruan, beste gutunazal zarratu batean, aitatutako datu horreez gan, egilearen izena, abizenak, helbidea osorik, telefonoa, NAN zenbakia eta sinadurea jakinarazoko dira, baita zinpeko aitorpena be, narrazinoa originala dala, argitaratu bakoa, beste lehiaketa batean saritu bakoa eta ez dala itzulpena esanez.

Iñaki Aretxabaleta lezamarra euskerazko modalidadean, 'Patxadan lo egiteko sekretuak' ipuinagaz, eta Amparo Lopez, jatorriz Guadalajarakoa eta Oscar Alonso bilbotarra, biak gaztelaniako modalidadean, 'Llueve mucho' eta 'Encuentro en Maria Duplas' ipuinakaz, hurranez hurran, igazko edizinoko irabazleak izan ziran.

Lehiaketearen arauak Bilboko Udalaren web-orrialdean ikus daitekez: www.bilbao.net Epaimahaiaren erabagia be webgune horretan bertan iragarriko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu