Liburuetatik pantailara: euskerazko sorkuntzea martxan

Bizkaie! 2026-06-10 10:20   Kulturea

Aurten, ipar Euskal Herriko 6 ikastetxetako 5. mailako ikasleek parte hartu dabe.

Erretratua: CC-BY-SA - EKE - Lorentxa Saragueta | Ikusi handiago | Argazki originala

Hiruzpalau ikaslez osotutako taldeetan, gazteek euskerazko liburu bat irakurri dabe IKAS euskal pedagogia zentroaren partaidetzeagaz proponidutako zerrendatik aukeratuz. Aurtengo edizinoan, euskal idazleen eleberriak izan dira ardatz. Ondoren, irakurketa horretan oinarrituta, booktrailer bat sortu dabe, hau da, liburua aurkezteko eta irakurlearen interesa pizteko bideo labur bat. Proiektuaren lehen fasean, irakasleek ikus-entzunezko sorkuntzarako beharrezko tresna digitalak erabilten ikasi ditue formakuntza saio baten bidez. Gero, ikasleakaz batera modu autonomoan lan egin dabe: argazkiak atara, bideoak grabau, soinuak jaso eta testuak idatzi ditue, azken emoitzea izan dalarik booktrailer erakargarri eta sortzaileak produzidutea.

Ekimenaren helburu nagusia ikasleen artean euskeraz irakurteko gogoa sustatzea da, aldi berean euskeraz adierazoteko eta hausnartzeko espazioa eskainiz. Irakurketa eta sormen digitala buztartuz, ikasleek literaturea modu aktibo eta parte-hartzailean lantzeko aukerea izan dabe.

Lehiaketeak hainbat egunetan egin dira: maiatzaren 20an Senperen, maiatzaren 29an Hendaian, eta azken saioa bagilaren 12an izangon da Kanbon. Topaketa horreetan, ikasleek euren ikaskideen eta beste ikastetxeetako ikasleen lanak ezagutu ditue. Lanak erispide biren arabera balorau ditue: alde batetik, booktrailerraren mezua eta edukia ondo ulertu daben; eta bestetik, aurkezpenak liburua irakurteko gogoa biztu deutsen ala ez.

Ikasleak izan dira Xalbador eta San Mixel Garikoitz Kanbokoak, Kattalin Elizalde Senperekoa, San-Bixente Hendaian, Maurice Ravel Donibane Lohizunen, Piarres Larzabal Ziburun. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu