‘Musika-Lur’ ikastaroetan ikasitakoak entzungai Gasteizen, Donostian eta Gernikan

Bizkaie! 2006-07-04 02:00   Musikea

Montajea garagarrilaren 17ra arte landuko dabe eta hilaren 18an aurkeztuko da Gasteizko Vital Kutxako Kultura Aretoan, 19an Donostiako Kutxakoan eta 20an Gernikako Lizeo Antzokian. Hiru kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Helburua publikoari ‘gaur eguneko musikea’ deritxana uste baino askoz erakargarriagoa izan daitekeela erakustea da.

Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoa (EGO) ‘Musika-Lur’ gaur egungo musikako tailerra egiten ari da Eibarko egoitzan pasa dan zapatutik. EGOk bere ibilbide musikalaren hamargarren urteurrena dala-eta martxan jarritako ekimenetako bat da tailerra.

‘Musika-Lur’ musika eta antzerki-ikuskizuna da. Ura gai nagusi dala, tailerreko partaideek euren sormena, musika-espresiobide barriak, umore ona eta, sarritan, eurek be ezagutzen ez dabezan adierazpen-gaitasunak be erakusten dabez. Ikuskizuneko obrak sortu dituan Xabier Mariño musikagile gazteak be parte hartzen dau obran. Horrezaz gan, eszenaratzea Jose David Anzuolaren argi-efektuetan oinarrituko da, giro desbardinak sortzeko helburuagaz.

Muntaia garagarrilaren 17ra arte landuko dabe eta hilaren 18an aurkeztuko da Gasteizko Vital Kutxako Kultura Aretoan, 19an Donostiako Kutxakoan eta 20an Gernikako Lizeo Antzokian. Hiru kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Helburua publikoari ‘gaur eguneko musikea’ deritxana uste baino askoz erakargarriagoa izan daitekeela erakustea da.

Ikastaroen jatorria

Gazteentzako gaur egungo musikearen tailerrak 2002an sortu zira, Musika Garaikidea Ezagutarazteko Zentroaren (CDMC) ekimenez. Ute bakotxean autonomia erkidego batean izaten dira (2006ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan). Aurreko ekitaldietan legez, zuzendaria Elena Montaña da.

Ikastaroan egiten dan lanak gaur eguneko musikea ikuspegi arin eta zuzen batez ezagutzeko aukerea emoten dau. Holan, gazteak sortze-prozesuaren partaide aktiboak izan daitekez, musika-mueta horrek baino ez baitau eskaintzen hori. Konpositoreek une horretan daukiezan musikarientzat egiten dabez euren obrak eta musikariek egileak ulertzen eta hareen obrak zaintzen ikasten dabe. Batzuk eta besteak musikea sortzeko eta joteko prozesu zoragarrian sartzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu