Sueder hirugarren diskoagaz jatorku

Bizkaie! 2025-11-12 07:50   Musikea

Durangoko Azokan aurkeztea da gernikarren asmoa.



Udako Aferak
da diskoaren izena. Sueder Gernikako rock - pop taldea gara. 2012an sortuta, oraingo honetan gure 3. diskoa aurkezten dogu. Gaua eta El Tigre estudioetan grabau eta nahastauta, Jon Aguirrezabala eta Xabier Eguiaren gidaritzapean. Diskoa 2025ko maiatzetik urrira artean grabau dogu.

Promozinoari ekiteko Bagoaz izeneko single plazaratu dabe.

Kontuak kontu, Durangoko Azokan aurkeztea da gernikarren asmoa.

Zemendiaren 14an plazaratuko daben lan barri honek aurrerapausu argia ezartzen dau gure ibilbidean. 7 kantu alai honeek, entzuteko atseginak eta erabat euskeraz, iribarre bat margotuko dabe entzulearen arpegian.

Kantuak

01 Bagoaz.
02 Tentagarria.
03 dako Gau (B)eroak.
04 Inola.
05 Goxter.
06 2312.
07 Ikusten ez dena.

Taldekideak

  • Ager Alzola.
  • Unai Aldekozea.
  • Josu Mendiola.
  • Ander Uribarri.
  • Xabi Lararinzar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu