Haize-arrosak 'Pollite' izeneko abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2025-11-11 10:32   Musikea

Moonshine Wagon taldeagaz batera.

Haize-arrosak Pollite izeneko abestia kaleratu dau, Moonshine Wagon talde gasteiztarragaz batera. Folkearen eta kajun musikearen arteko buztarketatik sortutako abesti horrek askatasuna, aniztasuna eta irregularraren edertasuna goraipatzen ditu.

Mundua zuri eta baltzan banatzeko dagoan joera honetan, Politte kolore leherketea da: norberari gorazarre, garenari gorazarre eta hegemonietatik urteten danari gorazarre.

Musikeari jagokonez, Haize-arrosaren folk sustraiak eta Moonshine Wagonen bluegrass indarra buztartzen dira, giro argitsu eta askea sortuz.

Politte abestia plataforma guztietan dago entzungai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu