Joseba Gotzonek '40 Sinfonikoa' diskoa kaleratu dau
2025-11-03 13:45 MusikeaEntzun hemen.
Joseba Gotzon kantariaren 40 Sinfonikoa izeneko diskoa entzungai dago plataforma digital guztietan. Disko horren bidez, Portugaleteko artista polifazetikoak haren 40 urteurrena ospatzen dau musika munduan. Lan sinfoniko horren grabazinorako Josebak Boliviako Chuquiago Marka Orkestra Sinfonikoak be parte hartu dau, Christian Asturizagaren zuzendaritzapean.
Bederatzi kantu batzen dituan lanak, Joseba Gotzonen 40 urteetako laburpena egiten dau. Horretarako abesti zaharrak errekuperau ditu, baita inoiz grabau bako beste batzuk be: Loreak bidali nizkizun (Botere Zalantzakoak, 1987); Deserria (Kalapo); Bihotza ezin da erosi (Nortasuna, 1999); Maitasun sonetoa (Fotopoemak, 2003); eta, Urrundik, euskal diasporaz berba egiten dauena. Abesti argitarabakoen artean, 21 razones, Siéntete admirable, Ezer ez da berdiña eta Sua abestiak dagoz.
Disko sinfoniko horren bidez, artisteak pauso garrantzitsua emoten dau haren ibilbide diskografikoan.
Moldakuntzak, nazinoarteko orkestra zuzendariek egin ditue: Juan Durán, Carme Rodriguez, Diego Lurbe, Margarita Lorenzo de Reizabal, José Luis Canal, Mikel Gaztañaga eta Christian Asturizaga.
40 Sinfonikoa Boliviako La Pazeko Cantus estudioan grabau da.
Disko fisikoa zemendiaren 15ean dendetan izango da, 20 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
