Lurrun trena barriro martxan
2006-08-09 02:00Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren sozietate publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen lau zirkulazino eskainiko ditu asteburu honetan eta abuztuaren 15ean, Azpeitia eta Lasao artean.
BFAk hainbat kultura-jarduera antolatzeko diru-laguntzinoa emon dau
2006-08-09 02:00Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 270.000 euro banatu ditu diru-laguntzatan 2006. urtean lurraldean egin diran 15 bat kultura-jarduera antolatzen laguntzeko.
Ardao botilea pagau eta ezin edan...
2006-08-08 02:00 Jan edanakJatetxeetara joaten diran bezeroei, eskatzen daben ardaoa amaitzen ez badabe, etxera eroateko aukerea eskaintzen jake. Helburua argia da: ardaoak jarrai dagiala bazkarietako eta jaietako partaide izaten eta bezeroak, gidatu behar izan arren, jarrai dagiala ardaoa eskatzen.
Haur Dramaturgiaren V. Sari Iberoamerikarra
2006-08-08 02:00 KultureaUmeen artean antzerki-literaturearen sormena bultzatzeko asmoz eta arlo horretan egon daitekezan proposamen barrien garapenean laguntzeko antolatu dabe sariketea.
Udagoieneko nobedadeak
2006-08-08 02:00 MusikeaOraindino udeaz disfrutau behar dogu baina disketxeak honezkero udagoieneko nobedadeen barri emoten jatorkuz. Hona hemen Oihukaren eskutik etorriko jakuzan disko barriak: Urgabe, Betagarri, Kauta, Keike, Une, Athom Rhumba...
Euskal diasporearen egoerea sarean ikertu dau Pedro Oiarzabalek
2006-08-08 02:00 Euskaldunak munduanPedro Oiarzabal ikerlari eta EuskalIdentity fundazinoaren sortzaileak 'The Basque Diaspora Webscape: Online Discourses of Basque Diaspora Identity, Nationhood and Homeland' (Euskal Diasporaren egoera sarean: nortasuna, naziokotasuna eta sorterria) izeneko doktorego-tesia aurkeztu barri dau.
Sommer vorm balkon
2006-08-08 02:00Uda sasoi polita Berlinen. Katrin eta Nike sortaldeko Berlingo etxe zahar batean bizi dira. Nikeren etxebizitzeak balkoi ikusgarria dauka; bertan, lantzean-lantzean Katrinek eta Nikek gau osoa emoten dabe berbetan.
Filmak gidoirik onenaren saria jaso eban Donostiako igazko zinemaldian.
Hamabostaldiak musikaz jantziko dau Donostia
2006-08-07 02:00 MusikeaIrailaren 3ra bitartean, ehun kontzertu eta jantza-ikuskizun baino gehiago eskainiko dabez Donostiako Musika Hamabostaldiaren 67. edizinoan. Inaugurazino ekitaldian, abuztuaren 3an, 17 ekitaldi aurkeztu ebezan Gipuzkoako uriko hainbat eszenalekutan.
Idazketa tailerra Michel Gaztambideren eskutik
2006-08-07 02:00Michel Gaztambide gidoigileak (Vacas edota La Caja 507 lanen autorea) gidoi idazketa tailerra emongo dau Bilboko Esperientzia Gelatan irailaren 11tik 15era. Ikastaroa, SGAEk Autore Fundazinoaren bitartez bultzatzen dauen formazinoaren programan antolatu da.
Ahozko Euskal Literaturea berbagai Argentinan
2006-08-07 02:00 Euskaldunak munduanAbuztuaren 10etik 14ra bitartean, Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariorde eta EHUko Literatura katedradunaren ardurapean egingo da Ahozko Euskal Literaturearen ganeko Graduaondoko Ikastaroa Argentinako La Platako unibersidadean.
NetIDM, Interneteko nortasun agiria
2006-08-07 02:00Nortasun agiri birtual barri bati esker, Internet bidez ezagutzen dan jentea nor dan jakin ahal izango dabe adin txikikoek.
En la cama
2006-08-04 02:00Gazte ezezagun bik (Bruno eta Daniela) motel bateko ohean egun bateko sexu hartu-emon klandestinoak eukiteko erabagia hartu dabe.
Txileko pelikula gazi-gozo honek ez leuke esku hutsik joan behar gure zinema aretoetatik, sano egitura sinplea eukiteagaitik be, distira handiko uneak eskaintzeko gauza dalako.
Silvio Rodriguez BECen, irailaren 2an
2006-08-04 02:00 MusikeaKantautore kubatarrak Barakaldoko BECeko Bizkaia Arena pabilioian joko dau. Horrezaz gan, 4an Iruñan eta 6 eta 7an Donostian egongo da. Emonaldi horreen oinarria izango dan Erase que era disko barria argitaratuko dau Rodriguezek.
Ramon Urresti: 'Kirola eta abenturea kultureagaz eta natureagaz buztartzen dira'
2006-08-04 02:00 BarriketanMendatako BTT Zentroko zuzendaria
Azala iluntzeko makinak galarazo gura dabez
2006-08-04 02:00Azala iluntzeko makinek botaten dabezan erradiazino ultramoreek azaleko minbizia izateko arriskua handitzen dabe eta gazteek gaixotasun hori izateko arrisku gehiago daukie, Medikuen Mundu Erakundeak ataratako Europako Batasuneko txosten baten arabera.
2006ko Tourra, bizkarzainen gailurra
2006-08-03 02:00 BertsolaritzeaHasikerea tristea izan zan,
falta ziren hainbat izen,
ta bi astetan bildurti edo,
pelotoia gizen gizen.
Hirugarrena, aidanekoa,
Alpeetan hain zuzen,
aspaldi ikusi ez dan moduan
egur hutsean ebizen,
ta aspaldian lez amaitu jakun,
amerikar bat Parisen.
Araian badok hamahiru
2006-08-03 02:00 KultureaAurten, 1994tik hona urtero lez jazoten dan moduan, Arabak barriro egingo dau barre eta algara, hamahirugarrenez, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiari esker.
‘Kuadrillategi’, lagun arteko euskaltegia
2006-08-03 02:00 Euskerea berbagaiBermeoko Udaleko Euskera Sailak datorren ikasturterako 12 eta 14 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako ‘Kuadrillategi’ egitasmoa jarriko dau martxan. Tailerrak, ikastaroak edota jaiak antolatuz, gazteen aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzea da egitasmoaren helburua.
Datorren urtean be, Bilbao Live Jaialdia Bilbon izango da
2006-08-03 02:00 MusikeaIñaki Azkuna Bilboko alkateakk eta Last Tour International Bilbao Live jaialdia antolatu dauen enpreseak jakinarazo dabe ekitaldi arrakastatsua datorren urtean barriro ospatuko dala Bilbon. Pasa dan garagarrilaren 13, 14 eta 15ean izan zan jaialdiaren balantze ona egin ondoren, udaleko alderdi guztiek beronen jarraipenaren onarpena emon dabe.
Sagarroi Japonian
2006-08-03 02:00 Euskaldunak munduanSagarroi ska, rock eta reggae estiloak jorratzen dituan euskal taldeak Japonia aldera joko dau abuztuan, lau kontzertuko bira eskaintzeko asmoz.















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...