Sagarroi taldeak Japoniara eroango ditu reggae, cumbia eta ska doinuak
2006-08-23 02:00 MusikeaSagarroi talde euskaldunak lau kontzertuko bira bat hasiko dau Japonian datorren asteko eguaztenean, hilaren 30ean; taldearen azken diska, 'Toulouse' izenburukoa eta reggae, cumbia eta ska doinuez beterikoa erakutsiko deutse japoniarrei.
Sagarroi talde euskaldunak lau kontzertuko bira bat hasiko dau Japonian datorren asteko eguaztenean, hilaren 30ean; taldearen azken diska, 'Toulouse' izenburukoa eta reggae, cumbia eta ska doinuez beterikoa erakutsiko deutse japoniarrei.
Taldea Iñigo Muguruza irundarrak (aurretik Kortatu, Negu Gorriak eta Joxe Ripiau taldeetan ibilitakoa) kitarra eta ahotsakaz, Asier Ituarte (tornboia), Gorka Baskaran (bateria-jolea) eta Carlos Zubikoak (baxua) osotzen dabe 2001tik eta bost urte honeetan Espainia osoan ez eze, Suitzan edota Kubanbe jo dabe.
Bira japoniar honetako lehen kontzertua Nagoyan izango da eta hurrengo egunetan Nishio eta Enoshimako irlan joko dabe; bireari amaierea emoteko Tokyo uriburuan izango dira irailaren 2an. Bira honetan, Sagarroikoak beste lau talde japoniarrakaz batera joko dabe: Dub'n'rush, Satol Fujii, Turtle Island eta Pile Drive.
Lehenengo diskoa 'Meatzaldea' izan zan, hardcore ukutu gehiagokoa eta daborduko hiru lan plazartu dabez. Bira hau Japonicus enpreseak antolatu dau, aurretik S.A., Fermin Muguruza eta Betagarri lako euskal taldeak Japoniara eroan dituan enpresea, hain zuzen be.Sagarroi taldeari buruzko informazino gehiago eta 'Toulouse' diskaren abestiak entzuteko, taldearen webgunera jo daiteke, www.sagarroi.com helbidera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!