Atzerriko doinuak euskal aretoetan

Bizkaie! 2006-08-18 02:00   Musikea

‘Noise On Tour Promotions’ musika enpreseak abuztuan, irailean, urrian eta azaroan euskal musika aretoetara 15 rock talde ekarriko ditu, Mother Superior, Gallon Drunk eta The Dexateens, besteak beste.

Nork pagauko dau kanona?

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-18 02:00

‘Ley de Propiedad Intelectual’ deritxana erreformau egin da eta alde bietako ikuspuntuak guztiz kontrakoak dira. Alde batetik SGAE pozik dago baina, bestetik, erabiltzaileen alkarteak sortutako www.todoscontraelcanon.es webgunea topauko dogu.

Kaxmir lurrikarearen ostean (II). Alde positiboa

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-08-18 02:00   Bidaide

Pasa dan urriaren 8an Pakistaneko Kaxmirren lurrak dardakadea egin ostean Historian airez inoiz egin dan laguntzino-operazino handiena jarri zan martxan. Oraingoan, 73.000 hildako baino gehiago egozan baina danak herrialde berean. Pakistan, ganera, egoera txarrean egoan, pobreziak jota, Indiagaz gerran eta Al Qaedaren terrorismoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest

Joseba Terreros 2006-08-18 02:00

Filma ezpata igeskorren, oztopo sinisgatxen eta burrukarako zirku tokien jarraipen amaituezin eta kantsagarria da. Abentura pelikula batez gozetako aukerea galarazo deuskue, datorren urtean oraingoaren amaierea ikusteko amua iruntsi daigun.

Munduko surflari onenak barriro Mundakan

Bizkaie! 2006-08-17 02:00

Association of Surfing Professionals (ASP) dalakoak Munduko Surf Zirkuituko proba bat barriro Mundakan egitea erabagi dau, ‘Billabong Pro Mundaka’ deituko dana, datorren urriaren 3tik 14ra bitartean. Munduko 45 surflari onenak batuko dira herri bizkaitarrean 300.000 euroko sarien bila.

Sendabedarrak eta fitoterapia

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-08-17 02:00   Jan edanak

Gure arbasoek atoan ikasi eben landare-espezieak bereizten: jangarriak, toxikoak eta gorputzeko gatxak osatzeko onak ziranak. Ezagumentu hori ez zan egun batetik bestera lortu. Hasiera batean, landareen erabilerea senezkoa izan zan eta, ondorioz, esperientziak erakutsi eutsen sendabelar bakotxaren eragina. Beraz, hasierako senezko ezagutza hori, gerora, esperientzian eta behaketan oinarritutako jakinduria izatera pasau zan, nahiz eta artean sendabedarren eragina azaltzen jakin ez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Etxeko aparatu elektrikoak amatau

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-17 02:00

Oporretan gagoz. Etxean itxi doguz arazoak eta gure ordenagailu laguna be bai, baina oraingoan, udan, amatauta. Benetan amatauta itxi dogu? Eta galderatxo hau etxeko beste edozein tramankulu elektrikoren ganean be egiteko modukoa da: benetan amatetan doguz aparatuok?

Eszenatik mundua aldatu guran

Julen Gabiria 2006-08-17 02:00   Kulturea

1956ko abuztuaren 14an, oin dala 50 urte biribil, Bertolt Brecht idazle alemanak azken arnasa hartu eban Berlinen. Geroztik, bere lana balioa irabazten joan da urterik urte, eta ez dago haren obrea kontuan hartu ez dauen antzerkilaririk.

Nor ete dago Galiziako suteen atzean?

Oscar Dominguez 2006-08-16 02:00   Begi betegarri

Musikea eta jantzea nagusi Berangoko II. Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2006-08-16 02:00   Kulturea Abuztuaren 18tik 20ra

Poloniako Zespol Piesni i Tanga Bestwina, Alemaniako Tanz und Folkloreensemble Ihna, Euskal Herriko Iruriko Dantzariak eta Xiberotarrak (Zuberoa) eta Otxandategi Dantza Taldea (Berango), eta Mexikoko Mariachi Mexico Lindo taldeek hartuko dabe parte abuztuaren 18, 19 eta 20an Berangoko II. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Bob Dylanek abuztuaren 29an kaleratuko dau lan barria

Bizkaie! 2006-08-16 02:00   Musikea

Bost urtez grabazino estudioetatik urrun ibili ostean, Bob Dylan musikari estadubatuarrak hamar kanta barri batzen dituan ‘Modern Times’ disko barria kaleratuko dau.

1941eko maiatzaren 24an Duluthen (Minnesota, AEB) jaio zan artisteak argitaratuko dauen 44. diskoa izango da, 1962. urtean lehenengoa atara ebanetik.

Aitite-amumen Aste Nagusia

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2006-08-16 02:00

Hastear daukaguz Bilboko jaiak, Aste Nagusia, hain zuzen. Ia bederatzi egunetan, hainbat ospakizun izango dira. Gaurko artikuluan azken urteotako Aste Nagusia eta orain dala ehun urte zana aztertu eta konparauko doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Mikeldi zinema aretoak itxita behin betiko

Joseba Terreros 2006-08-16 02:00

Persianea ezustean itxi eben abuztuaren 1ean. Zinemagintzako krisialdiaren ganean sarri berba egiten dan arren, inork ez eban pentsetan Mikeldi zinema aretoak itxiko ebezanik, are gitxiago areto honeen lau gelak eta erdiko kokapena -Urkixo zumardian, Indautxuko metro geltokiaren ondo-ondoan- kontuan hartuta.

Segunduko blog barri bi sortzen dira

Bizkaie! 2006-08-11 02:00

Weblogak edo Sarean dagozan eguneroko personalak nabarmen ugaritu dira Interneten azken urteotan. Oraintsu egindako ikerketa baten arabera, orain dala hiru urte baino 100 bider blog gehiago dagoz.

Barricadaren taupadak eta haginkadak

Bizkaie! 2006-08-11 02:00   Musikea

Barricada rock talde nafarrak 'Mordiscos' lana kaleratu dau, zezeilaren 24an Gayarre Antzokian (Iruña) eskainitako kontzertuan grabautako kantak batzen dituan diskoa. Bertan, betiko kanten bersino akustikoak agertzen dira, CD eta DVD formatuetan.

Poseidon

Joseba Terreros 2006-08-11 02:00   Zinema kritikak

Filmak transatlantiko bateko hainbat bidaiariren odisearen barri emoten deusku, ezusteko olatu erraldoi batek albo batean jo eta ontzia ahoz behera geratu ostean.

'Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak' liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2006-08-11 02:00

Euskal Kultur Ondarearen Zentroak ‘Defentsarako arkitektura. Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak’ izenburuko liburutxua eta CDa argitaratu ditu. Argitalpenean argibide ugari emoten dira euren jaubeen defensarako preparauta Euskal Herrian dagozan Erdi Aroko eraikinen inguruan. Eraikin horreetako asko ikus daitekez oraindino.

'Musika kosmikoa' Sodupen

Bizkaie! 2006-08-10 02:00   Musikea

Sodupek euskal musikearen erakusketa bat eskainiko dau abuztuaren 10etik 12ra bitartean, 'San Lorentzoren malkoak' gertakari astronomikoagaz bat eginez. Tapia eta Leturia, Iñoren Ero Ni, Sagarroi, Makala eta Ruper Ordorika izango dira.