'Etorkizuna lehertu': Stupenda Jones taldearen bakarkako lehen diskoa

Bizkaie! 2006-09-14 02:00   Musikea

Stupenda Jones taldearen Etorkizuna lehertu izeneko diskoa (Gor) kalean da. Izenburuak berak argi dakarren legez, kantu gehienak protesta egitekoak dira, mezu zuzenak eta kritikoak.

Stupenda Jones taldearen Etorkizuna lehertu izeneko diskoa (Gor) kalean da. Izenburuak berak argi dakarren legez, kantu gehienak protesta egitekoak dira, mezu zuzenak eta kritikoak. Gor disketxeko arduradunen esanetan, gorabehera handiko diskoa da, rock and rollaren gordintasuna erakusten dauena, xume eta indartsua aldi berean.

Nahiz eta taldeko kide gehienak erdaldunak izan, kantu gehienak euskeraz dira. Kantuetako berba gehienak Jon Morcillorenak dira, baina musikea danen artean egiten dabe. ‘Musikea sortzen dogu lehenengo, bakotxaren ideiak kontuan hartuta. Askotan, hasieran grabautakoak ez dau zerikusirik izaten azkeneko emotzeagaz’.

Lehen kontzertua urrian izango dabe, Madrilen, Lendakaris Muertos taldeagaz batera. Hurrengoa, abenduaren 6an, Durangoko Azokan, Plateruenean. Han, Kerobiagaz batera izango dira Stupenda Jonesekoak. Stupenda Jones taldearen bakarkako lehen diskoa da 'Etorkizuna lehertu' baina Sakanako talde honek 2004an grabau eban lehen diskoa, Brigada Criminal taldegaz batera ataratako disko konpartitua: ‘Osti bi’ izenekoa. Stupenda Jonesek sei kantu grabau ebazan disko horretarako, besteak beste, ‘Eguzki lorea’ eta ‘No quiero ser como tú’ ezagunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu