The Boogie Punkers, Bilbotik New Yorkera
2005-06-03 00:00 Musikea
Autoproduzidutako lehenengo diskoaren eta kanta akustikoez osotutako bigarrenaren (binilozkoa) ostean, barrikuntzak derrigorrezkotzat jo dabez. Horregaitik, 1962ko kontrabaju bat entzuteko aukerea eskaini deuskue The Boogie Punkers-ek. Ganera, ordenadoreagaz egindako musikeari ez deutsez ateak zabaldu. ‘Taldearen linea berbera izan arren, aldaketak be badagoz’, dinoe taldekideek.
Diskoaren diseinua Javier Letamendiren esku egon da. Manhattaneko zubiaren atzean atarata dago argazki nagusia, New Yorkeko bihotzean, New York bizian, New York krudelean.
Jentearen erantzuna
Orain arte aurkeztutako lanetan, publikoaren erantzun bikaina jaso dabe bilbotarrek. Hori bai ...
Badator jazz denporaldia
2005-06-03 00:00 Musikea
Richard Galliano
Getxo Jazz 2005eko azken eguneko izarra Richard Galliano musikari ospetsua izango da. Mundu guztian da ezaguna, eskusoinua hainbat erregistrotan sartzeko daukan era bikaina dala eta. Cannesen (Frantzia) jaio zan 1950ean, eta arin sartu zan musikearen munduan, aitaren eskutik.
Diskografia luzea dauka Gallianok eta erritmo barriak sortzen jarraitzen dau. Mediterraneoko sustraietatik Frantziako abestietara, tartean musika klasikoa eginez, bere estiloak bilduma bereziak osotzen ditu.
Bizkaie!
Euskaldunak munduaren tontorrean
2005-06-03 00:00 Antxinakoak Geurera
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
SPRIk AEBtan sustatu dau zemendian Bilbon egingo dan Elkartasun Digitalaren aldeko munduko goi-bilerea
2005-06-03 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Quebec, Kantabria eta Euskal Herriko doinuak bat eginda
2005-06-03 00:00 Musikea
Aitatutako kontzertuaz aparte, maiatzaren 21ean eta 22an, trobada ikastaroa (melodeon, pandereta eta trikitixa) izango da goizez 10:00etatik aurrera eta arratsaldez, 16:30etan hasita. Irakasleak: Sabin Jacques, Soltxu eta Miriam eta Joseba Iparragirre izango dira. Informazino gehiago behar izan ezkero, hona hemen telefono zenbakiak eta e-posta: 943 832828 // 657 794217;
trikitixa@trikitixa.net
Kaltzioa eta hazkundea
2005-06-03 00:00 Jan edanak
Kaltzioaren gomendioak eta iturriak
Nutrizinoko espainiar elkarteak (SENC) egunero 800 mg. kaltzio gomendatzen ditu persona nagusi osasuntsu batentzako. Umezaroan, nerabe edadean, haurdunaldian eta edoskitzaroan kantidadea handiagoa da: 1.200-1.400 mg. kaltzio egunero.
Kaltzio iturriak:
Esnea eta esnekiak: kaltzio iturri nagusiak dira. Basokada bat esne (200ml. inguru) 250 mg. kaltzio dauka. Esnea laktosan eta d-bitaminan be oso aberatsa da. Oro har, 100 gramu gaztaiak 850 mg. kaltzio dauka eta jogurtak 100 mg. inguru. Esnea eta esnekiak kaltzioaren iturri inportanteenak ...
Tempranillo zuria
2005-06-03 00:00 Jan edanak
1999-2003 bitartean proiektu asko jarri ziran martxan ikerketea bideratzeko eta, lehenengo urtean lortutako emoitza ona ikusita, bai kalidadeari eta baita ardaoaren nortasunari jagokonean be, Espainiako mahats mueten erregistroan sartzeko tramite legalak egin ziran 1999an.
Tempranillo zuria Errioxako mahats mueten zerrendan onartzeko eskaria egin zan eta, ostean, jatorrizko izentapenen kontseiluari bertan be onartu dagien eskatu jakon.
Jabier Erro kontseilariaren arabera, bariedade hau Errioxako ardao eskualde desbardinetan eta baita beste mahasti lurralde batzuetan landatzeko be egokitzat jo daiteke.
Mahats mueta barri honegaz ...
Bildurraren zooa
2005-06-03 00:00 Bidaide
Pandak dagozan lekura heltzeko bideko oharrak segiduten doguz. Lorategi txiki baten atzean dagoala uste dogu. Baldosa grisa dago lurrean eta kristalezko atetik, astiro, buru bat ikusi dogu, zuria, belarri baltzakaz. Begietan be orban baltz bi daukaz. Ate atzean ostentzen da barriro eta, handik segundu batzutara, barriro agertzen da. Bizilekuari ondo begiratzen deutsagu eta, harrigarria bada be, oso txikia da. Atzeko partean kristal bat dago eta bertatik ikusten da animalia. Bakarrik dago eta atzeko hankak lurretik altzau barik dabil. Burumakur doa ...
World Series txapelketako lasterketariko bat Bilboko kaleetan
2005-06-03 00:00 txutxu-mutxuan
Sarreren erdia salduta
Behin ibilbidea zehaztu eta sarrerak salgai imini eta gero, lasterketa honen sarreren ia erdia saldu da lau eguneko epean. Zaleek zirkuitua garagarrilaren 15, 16 eta 17an ikusteko izango diran 25.000 sarreretarik 10.000 baino gehiago erosi dabez salgai imini eta lau eguneko epean.
‘Sinistuta gagoz sarrera guztiak salduko dirana’, adierazo eban aurreko astean Rikardo Barkala ekonomi sustapeneko zinegotziak. Antolatzaileek 25 gune atondu dabez lasterketa hau ikusi ahal izateko. Tribunak, harmailak eta pelouse-a dagoz; azken horrek dira ...
Triunfadoreen galdera garratzak
2005-06-03 00:00 Kulturea
Hori kontuan hartuta, ulertzekoa da Antzerkiola Imaginarioko kideek Alfred Jarryren ‘Ubú errege’ eta Samuel Becketten ‘Godoten zain’ moduko komedietan hartu izana erreferentziak, eta, zelan ez, absurduaren gainean berbetan gagozanez, Ionesco be izan da euren zutabe nagusietako bat: jatorri errumaniarreko autorearen ‘Errinozeroa’ hartu eta, metafora lez, Ander Lipus eta konpainiak hipopotamoaren figura erabili dabe. Metaforea, zerena? Ba animalia motel, ardurabako, astun eta patxadazale bihurtzearena: gaur egun, koherentzia mantentzea ze gatxa dan erakutsi gura dabe. Persona askok, erosotasunaren truke, arimea be salduko ...
Amaia Basterretxea: ‘gure aurrekoak barik ez gara ezer'
2005-06-03 00:00 BarriketanLadies in lavender
2005-06-03 00:00 Zinemea
Pelikula honetako protagonistak Judi Dench ia perfektua eta Europako zinearen irudi barria, Daniel Brühl aleman gaztea, dira. “Ladies in lavender” filmak istorio samurra eta xaloa kontetan deusku, ikus-entzuleak Cornualles-en 1936an kokatuz, bigarren mundu gerrearen haizetea Europa osoa gogor astintzen hasi zanean, hatan be.
Kanpotarrei guztiz itxitako komunidade txiki batean New Yorkera ailegau guran dabilen biolin-jole gazte bat sartuko da, behin bidaiatzen ebilen itsasontzitik jausi eta herri txiki horretako hondartzan agertu eta gero.
Gauzak holan dirala, herriko biztanle guztien bizimodua zelan ...
Txinak (edo geuk) eukiko dauen (dogun) arazoa: hizkuntzea
2005-06-03 00:00 sarean
Gotzon Plaza,
informatikoa
Kingdom of heaven
2005-06-03 00:00 Zinemea
Seguru nago gurutzadak ez jakezana hain luze egin ez mairuei, ezta kristinauei be. Halan izan balitz, gaur egun Jerusalengo konfesino nagusia budismoa izango litzateke. “Kingdom of heaven” filma ez da abenturetako kontakizun bat, ezpada gerren aurkako alegatu asmo onekoa baizen sinple eta inozoa; ganera, Ridley Scott-en filmik gehienetan jazoten dan lez, attrezzoak mamina itoten dau gura izan barik be.
Behin gurutzaden ganeko birsorkuntza luxuzko baina zehaztasun bako honetan apur baten aztarrika egin eta gero, ordu bi eta erdiko iraupen osoan ...
Eskolartekoan neskatoak nagusi
2005-06-03 00:00 Bertsolaritzea
Bat-batekoaren txandea orain
Bizkaiko Ikastolen Federazinoak antolatzen dau eskolarteko txapelketea, eta aurreko astean aurreratu geuntsuen moduan, bat-bateko bertsoen jardunak hartuko dau idatzizkoenaren lekukoa. Honek garrantzia handiagoa dauka, Bizkaiko eskolarteko txapelak banatu ez eze, bertan erabagiko dalako Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan zeintzuk kantauko daben. Euskal Herrikoan bi maila bereizten badira be (14 urtera artekoak eta 15-18 urte bitartekoak), Bizkaian hiru mailatan egiten dabe (14ra arte, 15-16 eta 17-18). Erdiko adin tarte hori bereiztea orain dala urte batzuk egin zan lehenengoz, 14tik ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1703
1704
1705
1706
1707
1708
1709
1710
...
1809
1810
1811
1812
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa