‘Peter Pan eta jaka eskarlata’, ume-heldu eta heldu-umeentzako beste abentura bat

Bizkaie! 2006-10-05 02:00   Kulturea

JM Barrieren Peter Panen magiak jarraipena dauka Geraldine Mac Caughreamen ‘Peter Pan in scarlet’ lanagaz eta mundu mailako klasiko handi honen bigarren zatiaren aurkezpenagaz bat eginik (32 herrialdetan aurkeztuko da), euskerazko itzulpena be plazan dago gaurtik aurrera.

JM Barrieren Peter Panen magiak jarraipena dauka Geraldine Mac Caughreamen ‘Peter Pan in scarlet’ lanagaz eta mundu mailako klasiko handi honen bigarren zatiaren aurkezpenagaz bat eginik (32 herrialdetan aurkeztuko da), euskerazko itzulpena be plazan dago gaurtik aurrera. Xabier Paia, bertsolari, itzultzaile-sortzaile artisteari agindu eutson Zubia argitaletxeak lana eta lau bat hilebeteko epean gauzatu dau.

Joseba Santxo, Zubiako arduradunak azaldu dauenez, Barrie-ren Peter Panen egile eskubideak dituan umeentzako Great Ormond Street Hospitalen ekinbidea izan zan 2004an, personaiaren jaiotzearen mendeurrenagaz bat eginez, klasikoaren magiari eusteko lehiaketea martxan jartea bigarren zatia nork idatziko eban erabagiteko. Berrehun bat lan aurkeztu ziran eta aukeratua Geraldine Mac Caughream (London, 1951) izan zan.

Kontuak kontu, Santxoren esanetan, ‘sano pozgarria izan da guretzako, obra eder hau euskeraz eskaini ahal izatea eta itzulpena egiteko Xabier Paia, itzultzaile-sortzaile-artisteak geugaz bat egitea, itzultzaile ez eze, sortzaile be badalako eta obra honek sormen lan handia eskatzen dauelako.

Xabier Paiak, barriz, poza adierazo dau itzulpen lanaren aurkezpenean, euskerea be beste 32 hizkuntzen mailan dagoalako. ‘Letren ordena edo kolorea aldatuko da baina magiari eusten ahalegindu naz’.

Itzulpen lanari jagokonez, ardura eta erronka handia izan da Paiarentzat. ‘Fikzinoa, irudimena eta errealidadea bikain buztartzen dituan Geraldinen liburua baliabide estilistiko, berba joko eta errima eta neurriz jositako kantuez osotuta dago, hiztegi aberatsa darabil eta birsortze lan handia egin behar izan dot. Batasunaren bila Julen Gabiriaren ‘Peter Pan in Kensington Gardens’ eta Peter and Wendy’ itzulpenetako berba asko erabili arren, leku eta persona izen barri ugari agiri dira baina erronka eta abenturatzat hartu dot, behaztopa-harri guztiak bizigarri legez hartu dodaz’.

Beste alde batetik, Peter Panen altxorra ume zein helduentzako izan arren, ‘Peter Pan eta jaka eskarlata’ liburuaren ganeko fitxa didaktikoak atara ditu Zubia argitaletxeak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu