Sekulako arrakastea izan dau '#BilbaoGabonak' ekimenak

Bizkaie! 2026-01-09 13:18   Kulturea

Casilda Iturrizar Parkean egin da lehenengo aldiz.

Bilboko Udalak atondutako #BilbaoGabonak ekimenak, betiko lez, martxan jarritako proposamen eta jarduera guztien harrera ona berretsi dau. Gabon-egunetan uria merkataritza, aisialdi eta kulturearen erreferentziako leku konbertidu da. 

Aurten, Gabonetako Azokearen inguruan barrikuntza ugari izan dira. Azokeak abenduaren 5ean edegi zituan ateak, 35 postugaz, aurreko edizinoan baino 9 gehiago. Horrezaz gan, kokaleku barria izan dau: Casilda Iturrizar Parkean hain zuen be. Gune hori uriko erakargarri nagusietako bat konbertidu da. 

Ondokoak izan dira 2025/2026ko Bilboko Gabonetako Azokan parte hartu daben saltokiak: Basalar, Princess Courts, Enara Artesanía, Kiliken, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, Kaoticat, Mendimarket Gourmet, Accesorios Oli, La Tallerteka, Vintique, Kai denda, Delitxia, Bindi Bisutería, El Gallo de Oro, Cookies & Bites, Bazar Rif, Nahiarte, Arce Bilbao, Lakarola Kintana, Fefa, Karola Kosmetika Naturala, Flores para Venus, Txikito, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Castroflor, Bella de Triana, Alimentación Iraiza Productos Delicatessen, Tu Bola de Navidad, Pabús Bijoux, Nyumbani World, Ositos con Alcohol, Andrea Nieto Jewels, N de Noa eta Ibilaldia 2026ko etxola. Era berean, azpimarratzekoa da Gabonetako Azokearen eta iturri zibernetikoaren inguruan txertatutako food trucken arrakastea be (Food Truck Kmzero Basque Truck eta Zutarri etxola).

Gainera, Casilda Iturrizar Parkeko Baso Magikoan atondutako dobako jarduera guztiek, batez be umeei eta familiei zuzendutakoek, persona ugari erakarri ditue: Desioen Postontzia, Gabonetako Arcade-jokoak, parkeko pergolaren ondoan eskainitako zuzeneko musikea, baita iturri zibernetikoko argi-ikuskizuna, Gabonetako sekretua antzezlanaren saioak eta Aitor Álava jantzariaren eskutik eskainitako euskal jantzen erakustaldiak be. 

Bestalde, Arenalean izotz sintetikoko pistea eta txirristea jarri dabe eta 52.500 persona inguru batu dira. Gainera, premina bereziak dituenentzako eta gaueko paseak aktibau dira, publiko gazteagoari zuzenduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu