Aquariumaren hasierea, urtarrilak 9, izan zan Estaduko lehen Arrantza Eskolea sortzearen urteurrena

Bizkaie! 2026-01-08 08:26   Kulturea

Jose María Zubía Aita Mariren irudian lora-txorta bana eskainiko jake.

Arrantza Eskolea eta Aita Mariren heriotzearen omenez, urtarrilaren 9an, 12:00etan, Aquariumeko buru Jose Ignacio Espel jaunak, Aquariumeko Presidenteak, Alex Larrodé, Aquariumeko Historialariak eta Donostiako Udaleko alkateak, Jon Insaustik lora-txorta bat ipiniko dabe bai Aita Mariren bustoan baita San Pedro eleizan be.

Urteurren garrantzitsu bi ospatuko ditugu Donostiako portuan: 114 urte bete dira Gipuzkoako Ozeanografia Alkarteak estaduko lehen Arrantza Eskolea sortu ebanetk eta bestetik, 160 urte pasau dira Jose María Zubía, -Aita Mari- arrantzale eta marinela hil zanetik. -Aita Mari- heroi famatu eta ezagun bihurtu zan Euskal Herrian itsasoan egindako salbamenduakaitik, donostiarrek portuan haren omenez busto bat ezarriz betikotua izan zalarik.

Arrantza Eskolea

1912ko urtarrilaren 9an Arrantza Eskolea inaugurau eben Donostiako kaian dagoan Itsastarren San Pedro eleizako Eskola-aretoan. Inaugurazinora 15 eta 33 urte arteko 38 arrantzale bertaratu eta lehenengo ikasgaia jaso eben, euskeraz eta erderaz, Matxitxako eta Capbreton arteko itsasargi eta portuko argiei buruz. Marrazkia eta kaligrafia, lurrunaren mekanikea eta metereologia ziran ikasgai batzuk, eta aurrerago irakurteko, idazteko eta matematikako lau eragiketak jakiteko oinarrizkoak batu jakezan, arrantzale askok ez ekiezalako. Urtearen amaieran hirurogeita hamar ikasle agertzen ziran. Eskolak hartzea doban zan, gastuak GOEren gainean geratzen ziran eta.

Eraginkorrago izateko, Alkartea lau sailetan banatu eben, horreetako bat Metereologia eta soziologia ozeanografikoa zan. Azken termino honek itsasoaz bizi zan jentearen ikerketak zituan gogoan, eta hareen bizi baldintzak, ekonomikoak ezeze sozialak, kulturalak eta moralak be hobetzeko asmoz jarduten eban. Abadeak izaten ziran, hurbilago egoten ziralako, ondoen ezagutzen zituenak eta beraz emoitza hobeak lortzen zituenak. On Jose Zendoia zumaiarra nagusitu zan lan horretan. Kaiko parrokoa zanez, eleizako aretoak eskolarako itxi zituan: itsasoko jentearengan dauen eraginagaitik, badaki harroxko eta burrukazale horreen lainezak apaltzen. Neu be arrantzale familikoa naz, beste marinel batzuk salbetak ahaleginean bizia galdu eban Mari ospetsuaren lobea.

Aurten, Donostiako Aquariumak nabarmentzen dau Gipuzkoako Ozeanografia Alkarteak sortutako arrantza eskoleak historian zehar patroi, tripulante eta familiei eskainitako laguntza ekonomikoa, ondoratutako itsasontziak zirala eta. Adibidetzat Gipuzkoako Ozeanografia Alkarteko Miguel Laburuk idatzitako pasartean irakurri geinken bezela: 1912ko zezeilaren 10ean Donostiako San Jose txalupa ekatx gogor baten ondorioz ondoratu egin zan kostaldetik 40 milietara. Bertako patroia zan Anselmo Carril eta tripulanteak Hondarribiko Goizeko Izarra eta Pasaiako Sagrada Familia txalupak berreskuratu zituan. Ondoren, Gipuzkoako Ozeanografia Alkarteak Madrilegaz gestinoak egin zituan, laguntzera joan ziran txalupen tripulazino eta patroientzat laguntzak eskatzera, euren bizitza arriskuan jarri baitzeben. Petizinoa egin ondoren, Txalupen patroi izan ziran Tomás Inda eta León Iriazábal patroiei brontzezko dominea empn jaken tripulazinoko kideei diruz (5 pezeta bakotxari) pagau jaken.

Jose Maria eta Aita Mari

Gaur beteko da da José María Zubía Aita Mari arrantzale familia xumean jaiotako arrantzalea hil zanaren urtemugea. Txikitandik arrantzan ibili zan, bajurako arrantzako patroi bihurtuz donostiako portuan.

Bai Donostin baita Euskal Kostaldean zehar famatu bihurtu zan bere patroi lanetan inongo interesik barik ekatxen ondorioz arazo eta arriskutan egozan arrantzaleei laguntzeagaitik. Bere itsasontzia beti prest egoan itsasoan galdutako arrantza ontziak laguntzeko, 1861ko garagarrilaren 22an jazo zan lez. Gipuzkoako kostaldean bat-batean sortutako galarren haundi baten eraginez, Aita Mari txalupan patroi lanetan, erreskatetan joandako joandako txalupa bateko 3 tripulante erreskatetan. Ekintza honen ondorioz Itsas Benefizentziaren Gurutze Handiaren jaube izan ziran.

1866ko urtarrilaren 9an, beste ekatx gogor bat bizi izan genduan eta Zubia, bere txalupea hartuta, Donostiako portutik urten eban, Donostiako Badiara sartu nahi eban Getariako arratza ontzi bati laguntzeko asmoz. Bere txalupan beste ontzian galdutako gizonak erreskatetea lortu ebanean, itsas golpe batek eroan eban eta betirako desagertu zan. Kostaldean hainbat persona egozan erreskate lanak ikusten eta zorigatxeko Zubiaren heriotzea zuzen zuzenean ikusi eben.

Aita Mariren balentria eta bere zorigaiztoko heriotzeak hunkimen handia sortarazo eban Donostian eta gipuzkoar kostaldean; horreek gogoan, donostiarrek haren omenez Donostiako portuan busto bat ipini eben. Gaur, heriotzearen 160. urteurrena ospatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu