'Asmoa da irakasleen prestakuntzea eta eguneratzea indartzea'
2026-06-09 07:50 KultureaDonostiako Miramar Jauregian egin dabe EHUko 45. Uda Ikastaroen aurkezpena.
Agerraldian izan dira Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea eta Uda Ikastaroak Fundazinoaren Patronatuko presidentea; Xabier Aizpurua Unibersidade Politikako sailburuordea; eta Idoia Otaegui EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.
Hezkuntzearen arloan, Hezkuntza Sailak, beste urte batez, Uda Ikastaroak Fundazinoagaz lankidetzan jarduten dau, irakasleen prestakuntzea eta eguneratzea indartzeko programa nagusi biren bidez: Irakasteko Ikasten eta Ikasiz Hezi.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazo dauenez, eskolea, eskolearen mundua aldaketa handiak biziten dago, eta irakasleek espazioak behar ditue ezagutzak eguneratzen jarraitzeko eta esperientziak egiaztatzeko. Aurten bultzatzen ditugun ikastaroek dagoeneko ikastetxe askotako eguneroko bizitearen parte diran eta begirada espezializatua eskatzen daben gaiak jorratzen ditue.
Esangura horretan, prestakuntza-eskaintzeak egungo hezkuntza-sistemearen erronka nagusiakaz lotutako gaiak lantzen ditu, besteak beste, ebaluazino konpetentziala, inklusinoa, ikasleen ondoizate sozioemozionala, sexu-hezkuntzea eta pantailak, baita suizidioaren prebentzinoa be.
Ondokoak dira Hezkuntza Sailak sustatzen dituan ikastaroak:
- Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazinoa (EKHA): ikaslearen ebaluazino globala amaitzeko tresnea.
- Conocer el cerebro desmontando mitos.
- Genero identidadeak ulertzen. Gizarte eta hezkuntza ikuspegietatik gerturaketea.
- Eskola Publikoan, gobernantzan hazi eta haziarazo.
- Praktika Komunidadeak: Personak eta Ezaguerea Ehuntzen.
- Ser niño, adolescente y joven en el siglo XXI: identidad, neurodivergencia y retos psicosociales en la era digital.
- Sexu-hezkuntzea eta pantailak: erronkak, aukerak eta proposamenak.
- Entzutea, ulertzea, ekitea: suizidioari aurre egiteko gakoak / Escuchar, entender, actuar: claves frente al suicidio.
- Eremuen araberako lana Bigarren Hezkuntzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
