Palestina oholtzara igongo daben ikuskizun bi estreinauko ditue Bilbon
2026-01-09 07:56 KultureaBilboko La Fundición Antzokian, zikloaren eskutik emongo deutso hasierea 2026ko programazinoari.
- Urtarrilaren 17an eta 18an, Foot ikusgai: Ismail Khalidi idazle palestinar-libanoarraren benetako jazoeretan inspirautako futbolari palestinar bati buruzko bakarrizketea, Nourdin Batan protagonista dauena (hurrengo 'Almodóvar mutikoa').
- Urtarrilaren 25ean, Vicini: Federica Porello koreografo italiarraren muntaia, jantzea, keinuak eta objektuak palestinarren erresistentziako testigantza eta poemaka nahasten dituana
Zikloaren eskutik, Deustuko aretoak ondokoa eskainiko dau: alkargune bat, sorkuntza garaikidea preminazko errealidade bategaz olgau eta gure eszenatokiak oraina zeharkatzen daben gatazketara edegi behar baitira
Kontuak kontu, obra bien estreinaldiak izango doguz Bilbon.
Foot (Nourdin Batan).
Bilboko La Fundición Antzokiak eskainiko dauen ziklo horri esker ikusi ahal izango dira lehen aldiz Euskadin eta asmoa ondokoa da: arte biziei buruz bagabiz, ezinbestekoa da gure eszenatokiak oraina zeharkatzen dabe gatazka, memoria eta erresistentzietara edegitea. Gai horreek oholtzaratzea apustu artistikoa eta ekintza etikoa, soziala, politikoa eta, azken batean, bihozbera be bada.
Zikloa Foot ikuskizunaren proiekzino bigaz hasiko da: urtarrilaren 17an (20:00etan) eta 18an (19:00retan). Ismail Khalidi antzerkigile palestinar-libanoarrak idatzitako antzezlan hori Madrilgo Rida konpainiak muntau dau (Samy Khalilek zuzendua) eta Nourdin Batan aktorea du protagonista, 30 monedas telesailean (Álex de la Iglesia) edo El buen patrón filman (Fernando León de Aranoa) parte hartu dauena eta udabarrian estreinauko dan Pedro Almodóvarren film barriaren Amarga Navidad lanean parte hartuko dauena. Foot bakarrizketa poetiko bat da, futbolari palestinar bati eta bere herriko selekzinoaren Munduko Koparako ezinezko bideari berbea emoten deutsona, bide hori kontrol militarrek, indarkeriak, erbesteak eta heriotzeak marketan baitabe. Harresi bat eta baloi bat elementu eszeniko nagusitzat hartuta, piezak kontakizun intimo eta politikoa sortu dau, hainbat hamarkadatako okupazinoak harrapautako gazteria palestinarraren gogoa erakusten duena.
Vicini
Vicini © IF Barcelona - Laura Van Severen (1).
Urtarrilaren 25ean -domekan- (19:00retan) Vicini lanaren txandea izango da. Federica Porello jantzari eta koreografo italiarrak bultzatutako lan kolektiboa (hainbat konpainiaren partaide da, esaterako, Kataluniako Mal Pelo konpainia ezaguna eta muntaia propioen sortzailea be bada). Oholtza gainean, Porellogaz batera, piezearen beste hiru artista dagoz: Maria Mora, Xavi Moreno eta Majo Villafaina. 2023ko urriaren 7tik, hau da, palestinarrei eragindako basakerien goraldia eragin eben eraso terroristak izan ziranetik, artea eta politikea modu bereiziezinean buztartzen dira, dino Porellok. Hori dala bide, begirada palestinarren erresilientzia eta erresistentziako testigantzea eta poemetara zuzentzeko beharra izan dau. Hainbat egileren (besteak beste, Etel Adnan, Mahmoud Darwich, Mourid Barghouti edo Atef Abu Saif) testuak antzerti-oinarritzat hartuta, -Vicini- piezan berbea, jantzea, keinuak eta objektuak alkarri lotuta, banakotasunaz eta kolektiboaz, poetikoaz eta politikoaz dabiz, bai eta partekatutako minaz hausnartzeko eta ha sentiduteko eta beste etorkizun posible batzuk irudikatzeko be".
Ikuskizun bietarako sarrerak eskuragarri dagoz La Fundición Aretoaren webgunean eta Kutxabank sarean, baita aretoko txarteldegian be (emonaldiak hasi baino ordu eta erdi lehenagotik aurrera). Prezioak, 8 eta 15 euro artean, eta hainbat beherapen dagoz, talde jakin batzuentzat. Emonaldi guztien ondoren, barriketaldiak egongo dira, ikusleak konpainietako ordezkariakaz nahiz Palestinako kausearen aldeko aktibistakaz berba egin deien, izan be, alde artistikoaz gan, arretaz entzutea sustatzeko, isiltasuna dudan jarteko eta arte eszenikoak pentsamendu kritikoa, enpatia eta ekintza kolektiboa sortzeko kapaz diran berbaera lez aldarrikatzeko modu bat da zikloa, laburbatu dabe La Fundición Aretoko arduradunek.
Programazioaren xehetasunak eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
