Bilboko Udalak 3,7 miloe euro emongo ditu diru-laguntzetan

Bizkaie! 2026-01-09 09:35   Kulturea

Entidadeak zezeilaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Bilboko Udalak udal dirulaguntzak eskatzeko epea edegi dau interesa dabenentzat. 2026ko ekitaldi honetako dirulaguntzak 3.775.779 eurokoak izango dira guztira eta zezeilaren 20ra arte eska daitekez, www.bilbao.eus webgunearen bidez edo Herritarrei Arreta Emoteko Udal Bulegoetako erregistroetara joanda.

Ondokoak dira dirulaguntza-lerroak:

  • Garapenerako nazinoarteko lankidetzea, urtekoa: helburu nagusi bezela gastu arrunta daben proiektuetarako programak.
  • Garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako hezkuntza: urteko programak.
  • Kultur jarduerak.
  • Auzoetako jaiak.
  • Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesinoa sustatzeko programak.
  • Konziliazinoa eta erantzunkidetasuna sustatzeko ekimenak.
  • Genero-indarkeriaren prebenzinorako ekimenak.
  • Sexu eta genero-aniztasunaz sensibilizetako eta LGTBIQ+ personen kontrako indarkeria prebenitzeko ekimenak.
  • Hezkuntzaren arloan laguntzeko programak.
  • Eskolako ugerketarako laguntza programak.

Erakunde interesdunek modu bitara aurkeztu ahal izango ditue eskaerak: web-inprimakiaren bidez, eskatzen diran datuak betez (www.bilbao.eus); eta, erregistroaren bidez, eskatzen diran dokumentuak aurkeztuz. Konsultak egiteko telefonoa jarri da: 944010010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara.

2026ko deialdirako, guztira, 3.775.779 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetan, 11 esparru eta 24 laguntza-arlotan banatuta:

Garapen jasangarrirako eta alkartasun globalerako lankidetza

2.648.779 euro, holan banatuta:

  • Garapenerako nazinoarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusia gastu arrunta daben proiektuetarako programak: 700.000 euro.
  • Garapenerako nazinoarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusia inbersinoa daben proiektuetarako programak: 820.000 euro.
  • Garapenerako nazinoarteko lankidetza, urte anitzekoa. Helburu nagusia gastu arrunta daben proiektuetarako programak: 544.875 euro.
  • Garapenerako nazinoarteko lankidetza, urte anitzekoa. Helburu nagusia inbersinoa daben proiektuetarako programak: 360.000 euro
  • Garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako hezkuntza. Urteko programak: 160.000 euro.
  • Garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako hezkuntza. Urte biko programak: 63.904 euro.

Kulturea

Guztira 142.200 euroko dirulaguntzea emongo da, kultura-jarduerak sustatzeko.

Hezkuntza

285.000 euro bideratuko dira, holan banatuta:

  • Hezkuntzaren arloan laguntzeko programak: 163.300 euro.
  • Eskolako ugerketan laguntzeko programak: 80.000 euro.

Euskerea

Euskerearen erabilerarako dirulaguntzak 260.000 eurokoak izango dira, kontzeptu honeetan banatuta:

  • Eskola-programeak laguntzea: 30.000 euro.
  • Euskerearen erabilerea sustatzea: 230.000 euro.

Jaiak

95.000 euro, dana auzoetako jaietarako.

Immigrazinoa

45.000 euro, holan banatuta:

  • Etorkinen alkarteen funzionamendurako: 15.000 euro.
  • Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesinoa sustatzeko programetarako: 30.000 euro.

Gazteria

Dirulaguntza osoa 35.000 eurokoa izango da, holan banatuta:

  • Umeentzako, nerabeentzako eta gazteentzako programetarako eta jardueretarako laguntzea: 25.000 euro.
  • Bilbo Uri Gaztea Planagaz lotura daben ekintzei laguntzea: 10.000 euro.

Ingurumena

Dirulaguntza osoa 50.000 eurokoa izango da, holan banatuta:

  • Jasangarritasuna, mobikortasuna eta klima-aldaketea: 20.000 euro.
  • Auzoko bihotzak hobetzea ingurumenaren eta gizartearen aldetik, 2030 Eskola Agendearen bidez: 30.000 euro.

Bardintasuna eta genero-indarkeriagaz amaitzea

Guztira 96.000 euro bideratuko dira, holan banatuta:

  • Alkarteen mobimendua ahalduntzea: 20.000 euro.
  • Konziliazinoa eta erantzunkidetasuna sustatzeko ekimenak: 28.000 euro.
  • Genero-indarkeriaren prebenzinorako ekimenak: 32.000 euro.
  • Sexu eta genero-aniztasunaz sensibilizetako eta LGTBIQ+ personen kontrako indarkeria prebenitzeko ekimenak: 16.000 euro.

Partaidetza eta barrutiak

26.800 euro bideratuko dira guztira auzo-alkarteen garapenean laguntzeko, baita herritarren parte-hartzea sustatzeko be.

Osasuna eta konsumoa

92.000 euro, osasuna sustatzeko programak laguntzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu