2026ko Juncal Ballestín Ikerketarako Nazioarteko Bekea deitu dabe
2026-01-09 12:27 KultureaArtium Museoak atontzen dau.
Gasteizko Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, 2026ko Juncal Ballestín Ikerketarako Nazinoarteko Bekea deitu dau, arte feministearen historiografiari eta museoko bildumeagaz zerikusia daben emakume artistei buruzko ikerketa-proiektuak laguntzeko. Museoaren Dokumentazino Zentroari atxikia, deialdi honen helburua ikerketa-proiektu bat aukeratzea da, Euskal Herriko eta nazinoarteko arte feministearen historiografiari ekarpen esanguratsua egingo deutsona eta/edo museoaren eta bere Bildumako programazinoagaz zerikusia daben emakume artista eta pentsalarien produkzinoa aztertuko dauena. Parte-hartzeko oinarriak Artium Museoaren webgunean dagoz eskura.
Deialdi honetara edozein nazionalidadeko ikertzaileak aurkeztu daitekez, edade mugarik barik, banaka, nahiz hautagaitza bateratua aurkezten dauen kolektibo baten kide legez. Eskatzaileek bekearen iraunaldian lantzekoa izango dan ikerketa-proiektu bat, argitarabakoa, aurkeztu beharko dabe. Iraunaldi hori bederatzi hilabetekoa izango da, onartzen dan egunetik zenbatzen hasita.
Ikerketea jorratzeko bideratutako gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa izango da, eta honako honeek jaso beharko ditu: ikertzaile(ar)en ordainsariak eta ikerketearen garapenak eragindako gastuak. Eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko zezeilak 16 izango da. Ondokoak dira hautapen-batzordeak kontuan hartuko dituanak: proiektuaren interesa, eskatzailearen profil profesionala eta ikerketa-proposamenaren egokitasuna Artium Museoaren helburuen artean.
Artium Museoak atontzen dauen nazinoarteko ikerketa-bekeak Juncal Ballestín (Gasteiz, 1953-2015) artistearen izena dauka. Artistearen bizi-ibilbidea konpromiso feministak markau eban eta, bere obreari jagokonez, askotariko materialak, bitartekoak eta teknikak erabilteagaitik bereizi zan: pintura, marrazkia, instalazioa, bideoa, lan grafikoa...
2025eko edizinoan, bekea Julia Martos Ramírez (Kordoba, 1989) artista, programatzaile eta ikertzaileari emon jakon, Euskal Herrian artxiboko materialakaz lan egiten daben artista eta zinemagileek landutako barridazketa zinematografikoko prozesuen azterketan oinarritutako proiektu bati esker.
Argibide gehiagorako edo konsultak argitzeko, Artium Museoaren webgunea ikusi edo mezu bat bialdu helbide elktroniko honetara: ikerketa_investigacion@artium.eus.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
