Fikzinoa, poesia, saiakerea eta nobelea ardatz Bilbon
2026-01-05 09:10 KultureaGutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia Bilbon, zezeilaren 24tik 28ra.
Gutun Zuria Bilbaok berbearen inguruko topagunea atontzen dau urtero, fikzinoaren, poesiaren, saiakerearen eta nobelearen bidez, eta literatura garaikideko erreferenteek eta egungo narratibako ahots barriek parte hartzen dabe.
2026ko edizinoan, honakoak izango ditugu: berbaldiak, mahai-inguruak, master class bereziak, tailerrak, ikastetxeakaz berbatutako programak, Gutun Zuria + Pro profesionalen arteko alkarketak eta Auditorioko alkarrizketak; bertan, idazleek modu anekdotikoan eta lagunarteko giroan landuko ditue euren sormen-prozesuak.
Literaturaz haragoko literatura honeetan, euskerea eta euskal literaturea besteakaz batera agertuko dira eta eurekaz egingo dabe berba, han izan daitekeen hemengo honetatik, eta alderantziz. Mediatekako barriketaldiak be iragarri ditue, forma narratibo, poetiko eta saiakera-forma askotako eta praktika artistiko garaikideen arteko lotureari begira jarrita.
Gutun Zuria Lagunak
Gutun Zuria Lagunak alkarteko kideek deskontu bereziak izango eta jaialdiaren ainguruan atontzen diran jarduera guztiei buruzko informazino esklusiboa jasoko ditue.
Zelan izan naiteke Gutun Zuria Lagunak alkarteko kide?
AZ txartela izatea beharrezkoa izango da. Oraindino AZ txartelik ez badozu, gorabehera guztiak dozuz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
