Ekialdeko Errege Magoek harrerea egingo deutsee umeei gaur, 10:00etatik 14:00etara
2026-01-05 12:13 KultureaBilboko Kabalgatea arratsaldeko 18:00etan hasiko da Jesusen Bihotza plazan.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko dan kabalgatako karrozen ibilbidea ondokoa izango da: Jesusen Bihotza - Kale Nagusia - Plaza Biribila - Buenos Aires - Udaletxea. Zirkulazino-endredorik handienak 17:30etik 20:30era izango dira, gitxi gorabehera.
Udaltzaingoak operatibo berezia ezarriko dau trafikoa gobernetako eta ekitaldira hurbiltzen diranen segurtasuna jagoteko, eta zainketa eta kontrol-lanak egingo ditu, jentetzra pilatuko dalakoan.
Bilboko Udalak garbiketako operatibo berezia ezarriko dau, uriko erdialdeko guneetan kaleek ohiko itxurea izan deienh Erregeen Kabalgatea igaro ostean.
Mobikortasun eta Jasangarritasun, Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen eta Segurtasun Sailek operatibo berezia diseinau dabe, urtarrilaren 5eko arratsalderako, Erregen Kabalgatea dala eta. Milaka persona etortea eta uriaren erdialdean zirkulazinoan aldaketa handiak egotea espero da.
Endredoak 17:30etik aurrera sortuko dira zirkulazinoan, batez be Kale Nagusiaren inguruetako kaleetan eta, beraz, arratsaldean Bilbora etorri nahi daben personei gomendatzen jake garraio publikoa erabilteko.
Oinezkoen joan-etorrietan eta Bilbobusen eta Bizkaibusen linea gehienetan –ibilbideetan nahiz geralekuetan– aldaketak egingo dira.
Bestalde, Segurtasun Sailak dispositibo berezia atondu egun horretarako. Udaltzaingoaren ardurea izango da zirkulazinoa zuzentzea ekitaldia ospatzen dan bitartean eta Erregeen Kabalgatea jagon eta babestea be bai, udaletxerainoko ibilbidean.
Gainera, Gabonetako kanpainan, eta bereziki urtarrilaren 5ean eta bestelako egun aipagarrietan, Ertzaintzarekin baterako dispositibo bat antolatu da, non agenteek zaintza- eta kontrol-lanak egiten baitituzte jendetza pilatzen den lekuetan delituak prebenitzeko. Patruilak ibiliko dira uri erdialdean eta merkataritza-eremuetan, bereziki Kale Nagusiaren ondoko kaleetan eta Areatzan; han, jendetza handia izango dela espero da, Erregeen Kabalgata ikustera eta Gabonetako erosketak egitera etorrita.
Kaleak zirkulazinorako zarratzea
Desfilea 18:00etan hasiko da Kale Nagusiaren eta Maria Diaz Harokoaren kalearen arteko bidegurutzean, eta Moyua plazatik, Kale Nagusiaren behealdetik eta Plaza Biribiletik igaro eta gero, Buenos Aires kaletik joango da. Ibilbidearen amaierea udaletxearen aurrean izango da.
17:30etik 20:30era bitartean, gitxi gorabehera, Erregeen Kabalgatearen ibilbideko kaleak eta zeharka datozenak zarratuko dira, apurka-apurka. Karrozak pasau ahala, zirkulazinorako zabaltzen joango dira kale horreek.
Aldi batean zarratuta egongo diran bideak
Hurtado Amézaga kalea, Bertendona kalearen parean; hain zuzen be, bigarren horretara bideratuko dira ibilgailu partikularrak. Garraio publikoa Ayala kalera bideratuko da, eta haren noranzkoa aldatu egingo da behin-behinean.
Erribera kalea, Mesedeetako zubiaren parean. Handik bideratuko ditue ibilgailuak, eremu horretan udaletxerantz abiatzen diran Bilbobuseko lineak izan ezik. Udaletxearen inguruan ibilgailuen zirkulazioa etengo da Ernesto Erkoreka plazan eta Campo Volantín pasealekuan, Ernesto Erkoreka plazearen eta Tiboli kalearen artean. Itsasadarraren eskuineko aldetik datozen gidariek Kale Nagusira joan nahi badabe, gomendatzen jake ez joateko Deustuko, Salbeko eta udaletxeko zubietatik zehar. Trafikoa geratu eta ibilgailuak pilatu ez daitezan, gomendatzen da Euskalduna zubitik zirkuletea.
Garraio publikoa
Desfileak Bilbobusen linea gehienei eragingo deutse eta ibilbidea aldatu beharko dabe edo abiaburua. Segizioak ixten dauen neurrian, apurka-apurka ohiko zerbitzuak emoten hasiko dira, ohiko ibilbide eta ordutegiakaz.
Zer desbideratze eta zer geraleku aldatu eta kenduko diran behar bezela jakinarazoko da ohiko bideetan: 010 telefonoa, aplikazinoa, sare sozialak, informazio-panelak, markesinak...
Bizkaibusen eta tranbiaren zenbait lineak be izango dabe ibilbide-aldaketea Errege Kabalgateagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
