1.305.003 lagun izan dira bisitan Guggenheim Bilbao Museoan 2025ean
2026-01-05 07:45 KultureaAtzerritarren ehunekoa handitu egin da aurreko urtearen aldean, % 69 izan baitira.
Frantziatik (% 15), Alemaniatik (% 9), Britainia Handitik (% 9), AEBetatik (% 6) eta Italiatik (% 5) etorritakoena. Euskal Autonomia Erkidegoko publikoa % 10 izan da, eta Estaduko gainerako herrialdeetako bisitarien ehunekoa, barriz, % 21. Aurreko urteetan bezela, Katalunia (% 4) eta Madril (% 4) nabarmendu dira.
2025ean Museoak publikoarentzat interesgaqrriena programazino artistikoa izan da, anbizino handikoa eta askotarikoa izan dalako; esangura horretan, zezeila eta nagila bitartean 354.872 personak bisitau dabe Tarsila do Amaral erakusketea; eta zezeila eta maiatza bitartea ikusgai egondako Budapesteko paper gaineko maisulanak erakusketea, barriz, 340.043 personek bisitau dabe. Partner gisa 1OF1, partner teknologiko gisa Euskaltel eta laguntzaile gisa Google Cloud izan zituan in situ: Refik Anadol erakusketeak 891.460 persona batu ditu martitik urrira bitartean, eta, horrenbestez, Museoko erakusketarik ikusiena izan da bisitari kopuruari jagokonez. Apirila eta iraila bitartean, ostera, 810.145 personak gozau ahal izan dabe BBVA Fundazinoak babestutako Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen erakustaldiaz, hau da, Museoak orain arte atondutako bosgarren erakusketarik ikusienaz. Film & Video programearen barruan aurkeztutako Vito Acconci / Sergio Prego. YOU instalazinoa 750.233 personak ikusi dabe apirila eta iraila bitartean; eta 657.086 laguek gozau ahal izan dabe Occident etxeak babestutako Barbara Kruger erakusketaz.
Eremu digitalean, guggenheim-bilbao.eus webguneak guztira 2.722.205 bisita eta 10.341.267 orrialde-ikustaldi izan ditu 2025ean. Sare sozialetan, barriz, Museoak bere komunidadea eta eragina handitzen jarraitu dau: 899.546 jarraitzaile ditu Instagramen, 339.065 X sarean —Twitter ohian— eta 394.558 Facebooken.
Hezkuntza-programei jagokenez, 2025ean 81.220 personak parte hartu dabe Museoak eskainitako aurrez aurreko eta online jardueretan, eta 1.221.366 izan dira programazino artistikoaren osogarri diran gune didaktikoak erabili dituenak.
Programa publikoen esparruan, egonkortu egin dira 65 urtetik gorako publikoarentzako jarduerak, besteak beste, Arte-gosariak, eta lankidetza barriak taitu dira TopARTE programearen barruan, besteak beste, Open Bilbao eta Bideotikan jaialdiakaz, teknologia barriek artegintzan izan leikiezan aplikazinoak ardatz hartuta. Azpimarratzekoak dira Wellbeing programeak barrubatzen dituan dituen jarduerak eta edukiak, artearen bidez ondoizatea sustatzeko helburuz sortuak.
Eskola-arloan, 27.133umek bisitau dabe Museoa. Familientzat atondutako jardueretan, barriz, 7.618 personak hartu dabe parte, eta Hezitzaileen Community —irakasleentzako berariaz sortutako online kolektiboa— 5.836 kidera heldu da, hau da, % 23 hazi da 2024tik.
Bestalde, programa sozialen atalean, Museoak zaurgarritasun edo desgaitasun-egoeran dagozn 3.047 personari eskaini deutse Museoa bisitetako eta beren erresilientzia eta integrazinoa sustatzea helburu daben sormen-jardueretan parte hartzeko aukerea. BBK Banku-Fundazioak babesten dituan programa horreei guztiei esker kultura inklusibo eta integratzailearen eredua bultzatu nahi da. Azkenik, Wellbeing programeak 480 parte-hartzaile izan ditu, umeak nahiz helduak.
Guggenheim Bilbao Museoaren jardunak 2025ean bere inguruan izandako eragin ekonomikoari buruzko emoitzak bikainak izan dira
- Museoaren jarduerearen ondorioz Euskadin sortutako eskaria 782,3 miloe eurokoa izan da.
- Barne Produktu Gordinari egindako ekarpena 676,7 miloe eurokoa izan da.
- Kopuru horreek 106,1 miloe euroko diru-sarrera gehigarriak ekarri deutsee Euskadiko Ogasun Publikoei.
- Museoaren jardunak 14.319 enplegu eusten lagundu dau.
Azken buruan, autofinantziaketa-maileari jagokonez, Guggenheim Bilbao Museoak lider izaten jarraitu dau Europako erakunde kulturalen artean, 2025ean % 78 ingurukoa izan baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
