Badator 'Estelak' eskultura erakusketea
2026-01-07 08:52 KultureaBihar, hilak 8, aurkeztuko dabe Elorrioko Iturri Kultur Etxean.
Elorrioko Udalak Estelak erakusketea hartuko dau urtarrilaren 8tik zezeilaren 27ra arte Iturri Kultur Etxean, herriko ondare eta sorkuntza artistikoagaz lotura zuzena dauen proposamen kulturala. Erakusketearen inaugurazinoa urtarrilaren 8an izango da arratsaldeko 18:00etan eta astelehenetik barikura bisitau ahal izango da 9:00etatik 20:00etara.
Erakusketeak mueta biko estelak batzen ditu. Alde batetik, zemendian egindako estelen eskultura tailerrean parte hartu eben ikasleek sortutako lanak erakutsiko dira; tailer hori Argiñetako estelen inspirazinoan oinarrituta egin zan, esperientzia handiko eskultoreen gidaritzapean. Bestetik, Eskuahaldunak Eskultoreen Alkarteko artistek sortutako estelak be ikusgai egongo dira, ikuspegi garaikidetik egindako interpretazino artistikoekaz.
Estelak erakusketeak belaunaldien arteko alkarrizketea eta sormenaren transmisinoa nabarmentzen ditu, ikaskuntza-prozesuan sortutako piezak eta ibilbide sendoko eskultoreen lanak espazio berean jarriz.
Udaletik azpimarratu dabe erakusketeak ondarearen interpretazino garaikidea eta sormen kolektiboa buztartzeko balio dauela, herritarrentzat edegitako kultur eskaintzea aberastuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
