Errege Magoek zinema munduko personaiakaz desfilauko dabe

Bizkaie! 2026-01-02 13:30   Kulturea

Gogotsu dagoz barriro be Bilboko umeekaz alkartzeko.

Ekialdeko Errege Magoak, Melchor, Gaspar eta Baltasar, gogotsu dagoz barriro be Bilboko umeekaz alkartzeko. Horregaitik, hainbeste espero dan hitzordua behar bezela prestetako asmoz, gaur goizean Arriaga Antzokian izan dira.

Bertan, Bardintasun eta Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunegaz batu dira. Aurreratu dabenez, barrikuntza bezela, Pegasus zaldi mitologikoa eta Atenea jainkosea izango ditue bidelagun, eta euren gidaritzapean film, telesail eta bideojoko ezagunetako personaiakaz batera ames egiteko animau dabe publikoa. Esangura horretan, Transformers, Toy Storyko jostailuak, Bluey eta Bingo eta Mario Broseko bideojokoko protagonistak Bilboko kaleetan ibiliko dira. Horreezaz gan, Ekialdeko Errege Magoen Elfo Magikoak be izango dira, Gabon guztietan jostailuak egiten eta umeen jokabidea jagoten arduretan diranak.

Ekialdeko Errege Magoek agenda bete-betea izango dabe urtarrilaren 5ean. Eguna Basurtuko Ospitalera egingo daben bisiteagaz hasiko dabe, bertan ospitaleratuta dagozen umeei uren magia eroateko.

Ondoren, Bilboko udaletxeko Areto Arabiarra bisitauko dabe 10:00etatik 14:00etara eta gutunak eskura emon gura deutseen ume guztiak hartuko ditue. 

Arratsaldean, uriko kaleetan ibiliko dira 18:00etatik aurrera.

10 Karroza eta kaleko 5 animazino

Bilboko Udalak 10 karroza eta kaleko 5 animazino diseinau ditu, Gabonetako magia uriko kaleetara eroateko. Musika, kolore eta fantasiaz betetako unibersoa sortuko da. Betiko lez, suhiltzaileen kamioi zahar bik eta Udaltzaingoa be ibiliko dira Errege Magoei ibilbidean arazo barik aurrera egin deien.

- Ondokoa da ibilbidea:

  • 18:00: Kabalgatearen urteerea, Kale Nagusia, María Díaz de Haro parean.
  • 18:30: Moyua Plazea (Carlton hotelaren aurretik).
  • 19:00: Plaza Biribila.
  • 19:30: Udaletxea.
  • 19:30: Alkatearen harrerea Errege Magoei.
  • 19:45: Agurra Udaletxeko balkoitik.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu