Berrogei urteko leialtasuna lurrari eta maitasunari
2006-10-04 02:00 MusikeaLau urtez diskorik atara barik egon ostean, bederatzigarren lana aurkeztu barri dabe Pantxoa eta Peiok: ‘Lurra eta Maitasuna’. Berrogei urteko ibilbide musikalean behin eta barriro landutako gaiak lantzen dabez oraingoan be, ‘publikoak tradizinoa gustetan jakola erakutsi deuskulako’.
Lau urtez diskorik atara barik egon ostean, bederatzigarren lana aurkeztu barri dabe Pantxoa eta Peiok: ‘Lurra eta Maitasuna’. Berrogei urteko ibilbide musikalean behin eta barriro landutako gaiak lantzen dabez oraingoan be, ‘publikoak tradizinoa gustetan jakola erakutsi deuskulako’. Halanda be, aurrera begira dagoz eta begiak zuzeneko emonaldietan jarri dabez, ‘hor disfrutetan dogulako, akaso diskoa preparetan baino gehiago’, dino Pantxoak.
Danetara 12 kanta jaso dabez ‘Lurra eta Maitasuna’ lanean. Izenburuak berak adierazoten dau gaien nondik-norakoa eta tartean bakearen ganeko kanta bi be sartu dabez, ‘Bake bidean’ eta ‘Bake Mina’. Jean Phocas teknikariaren gidaritzapean, 2006ko abuztuan Elkar estudioan grabau dabe diskoa eta argitaratu be, Elkar disketxeagaz atara dabe, lehenengo lanagaz orain dala 40 urte egin eben legez (Elkarrek atara eban lehenengo diskoa Pantxoa eta Peiorena izan zan’).
Ahotsen arteko sinbiosiak urte batzuk atzera eroateko moduko lana da ‘Lurra eta Maitasuna’, jenteak musikariakaz batera abesten eban sasoi hareetara. Horretarako aukerea izango da Arriaga Antzokian urriaren 11n 20:00etan. Ostean, Ordizian (urriak 20), Ermuan (abenduak 1), Hendaian, Elizondon eta beste hainbat lekutan izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!