Euskal editoreen ordezkaritzea Frankfurten

Bizkaie! 2006-10-04 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin alkarlanean izango dabe erakustokia Frankfurteko Liburu Azokan, datorren domekara arte (urriak 8).

Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin alkarlanean izango dabe erakustokia Frankfurteko Liburu Azokan, datorren domekara arte (urriak 8).

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea Franfurteko Azokearen hasiera-ekitaldian izango da gaur, urriak 5. Arratsaldeko 17:00etan, euskal literaturearen zabalpenari begira, ekitaldia egingo da euskal standean. Laura Mintegi, Pako Aristi eta Eider Rodriguez euskal idazleak bertan izango dira, baita Petra Elser eta Idoia Noble itzultzaileak be. Ekitaldi bi horreek Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak antolatu ditu.

Frankfurteko Liburu Azokea munduko liburu azoka nagusia da. Aste betez, liburu industriako arlo ugari batzen dira eta azokea kontratazino eta hartu-emonetarako gune aproposa bihurtzen da.

Azken urteotan, euskal editoreak Kultura Sailagaz alkarlanean aurkeztu ohi izan dira azoka nagusi honetara. Azokan egiten diran ekitaldiez gain, euskal literaturea eta liburugintzea ezagutzera emoteko ekitaldi paraleloak antolatu dira. Aurten, dana dala, bigarren biderrez lortu da euskal literaturearen promozinorako ekitaldi hau egitarau ofizialean sartzea.

Barikuan, urriak 6, Baztarrika Frankfurteko Goethe Unibersidadera joango da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak hitzarmena dauka unibersidade horregaz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiagaz eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailagaz batera. Holan ba, 10:00etan hasiko dabe bisitea eta 11:00etan bilerea izango dabe Euskal Ikaskuntzen Zentroko ordezkariakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu