Ramiro Pinillari emon deutse Espainiako Narratiba Saria

Bizkaie! 2006-10-06 02:00   sariak-autortzak

Idazle bilbotarraren Las cenizas del hierro (Burdinaren errautsak) liburua saritu dau Espainiako Kultura Ministerioak aurten. Verdes valles, colinas rojas ( Ibar berdeak, muino gorriak) trilogiako azken nobelea da.

Idazle bilbotarraren Las cenizas del hierro (Burdinaren errautsak) liburua saritu dau Espainiako Kultura Ministerioak aurten. Verdes valles, colinas rojas ( Ibar berdeak, muino gorriak) trilogiako azken nobelea da.

Espainiako Narratiba Sariak arlo horretako urteko idazlanik onena saritzen dau eta Espainian ofizialak diran hizkuntzetatik edozeinetan idatzitako obrak hartzen ditu aintzat. Euskeraz idatzitako bi nobelek lortu dabe orain arte sari hori: Bernardo Atxagaren Obabakoak eta Unai Elorriagaren SPrako Tranbia.

Aurten, Juan Luis Cebrián, Mercedes Monmany, Andrés Sorel, Jon Kortazar eta Ana María Navalesek osotu dabe epaimahaia eta erabagia ez dabe aho batez hartu, gehiengoz baino. Epaimahaiak Pinillaren lana eta ‘balio handiko beste bat’ eduki ditu esku hartean eta azkenean bizkaitarrari emon deutse saria, ‘euskal mundu gatx eta, aldi berean, aberatsaren ganeko epopeia egiteko gaitasuna izateagaitik’ . Pinillak 15.000 euro jasoko ditu ordainsari legez.

Ramiro Pinilla Bilbon jaio zan 1923an. Halanda be, Getxon bizi da aspalditik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu