Europako Batasunaren eta Ameriketako Estadu Batuen arteko aurre-akordioa ardaogintzan
2005-12-16 00:00 Jan edanak
Akordio barriari esker, Estadu Batuek Europako Batasunari orain arte bertoko ardaoak saltzeko behar ziran ziurtagiriak kendu deutsez. Era berean, komunidadean ardoen etiketetan ezinbesteko diran printzipioak onartuko dabez.
Washingtonek komunidateko edozein herrialdegaz euki leikezan arazoak (ardaoen salmentearen ingurukoak) bien arteko hartu-emonen bidez konpontzen ahalegintzeko konpromisoa hartu dau, Komertziorako Mundu Erakundean ahalik eta errekurso gutxien gastetako helburuagaz.
Orain, Europako Batasuneko herrialdeek Batzordeak adostutako akordioa berronartu beharko dabe, baita Washingtonek be. Orduan jarriko da indarrean.
Bestalde, aitatu behar da COPACOGECA barruan dagozan kooperatiba ...
Burdina
2005-12-16 00:00 Antxinakoak Geurera
Indar barriak
Hori holan izanda, burdinoletako langileak konturatu ziran suak indar handiagoa behar ebala eta horretarako auspoak be handiagoak izan behar zirala. Auspo horreek mobiduteko, gizonen indarra baino zeozer gehiago behar zan. Ganera, labeetatik burdina gordinik atarakeran, mailuen bitartez burdin gordin hori landu behar zan eta mailu handiak behar ziran burdina hobeto lantzeko. Eta horreek mobiduteko be, ez zan nahikoa gizakien indarra.
Beraz, buruari bueltak emon eta gero konturatu ziran urak emoten ebala indarra bai auspoa zein mailuak mobiduteko. Mailuen ...
Durangoko 40. Euskal Liburu eta Disko Azokea ate-joka
2005-12-16 00:00 Kulturea
OHARRA: Gogoratu, aurten be, BIZKAIe! Durangoko hitzorduan egongo dala teknologia barrien gunean.
Bizkaie!
Makalaren bueltea
2005-12-16 00:00 Musikea
Diskografia
Makala Plays Novophonic
‘Zarautzko Dub’ • CD Single • 2002
Makala Plays Novophonic
‘Askoren Artean’ • CD Mix • 2002
Trio Kempes
‘Summer City Love’ • Single 7’’ (biniloa) • 2002
No Borders - No Nations - No Wars
Makala – ‘Red Light’ • Maxi Single 12’’ (biniloa) • 2003
Basque Electronic Diaspora Vol. 3
Makala – ‘Putzlee’ / CD Compilation • 2003
Basque Planet compiled by Fermin Muguruza
Makala – ‘Zarautzko Dub’ • CD + Maxi Single 12’’ (biniloa) • 2004
Kolaborazinoak
Digi Onze
‘Onze Sports Vol. 1’ / Doble Single 7’ • 1998 (Ahotsak ‘Onze el Campeón ...
Euskaltzaindiaren VIII. Herri Literatura Jardunaldiak izan dira Donostian
2005-12-16 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Pier Paul Berzaitz: ‘kantagintzea ez da konpetizinoa’
2005-12-16 00:00 BarriketanVatikanoak homosexualak abade izatea galarazo dau
2005-12-16 00:00 txutxu-mutxuan
Brasileko eskandalua
Vatikanoa horrelako jarrerak hartzen dabilen bitartean, Brasilen pedofiliaren ganerako eskandalua biztu da, Estadu Batuetan aspaldi jazotakoaren antzekoa eta herrialde horretako prentseak jakitera emon dauena. ‘Istoe’ astekariaren esanetan, ‘1.700 abade’, hau da, Brasileko Eleizea osotzen dabenen % 10 inguru, sexu abusu eta gehiegikerietan sartuta dagoz eta horreetariko asko justiziaren esku. Vatikanok ez dau kasu horren ganeko adierazpenik egin eta ikuskapen lana besterik ez dau agindu.
Astekariak dokumentu bildurgarriak kaleratu dauz: 5 urteko umea bortxatzeagaitik kartzelan dagoan Tarsicio Tadeu aitaren ...
The constant gardener
2005-12-16 00:00 Zinemea
Pelikula honetan hiru ardatz nagusi nahastetan dira: drama erromantikoa, intriga politikoa eta gizarte aldarrikapena. Edozelan be, 'he constant gardener'pelikulan, azpijoko politikoen eta salaketa sozialaren ganetik, gehien agertzen dana tratamentu dramatikoa da, maitasun istorioa, hatan be.
Gidoiak hil osteko maitasun istorio sendoa opesten deusku, ohikoa danez, bestaldera, denporearen podasuz eta gomutaz indartzen dana; horrek narrazinoa bultzatzen dau, kontakizunaren motor eta bihotz bihurtuta. Ganera, flashback-en erabilereak intrigea bizkortzen dau, zatika aurkezten deuskuzalako personaien jokabideak ulertzeko eta ikerlanaren barri eukiteko giltzarriak.
Baina ...
Tsunamiaren alde iluna
2005-12-16 00:00 Bidaide
Oso arin ulertu dodaz Martaren berbak. Espainiako Gurutze Gorriaren proiektu bat ikustera joan naz beragaz. Hogei bat eraikin barri egiten dagoz, behin betikoak. Teorian, behintzat, apurtutako etxe bakotxeko etxe barria altzetea da. Horregaitik, askok konbenzidu gura dabe Marta esanez bedarra eta arbolak baino ez dagozan leku batean etxea izan zala. ‘Argi dago guzurra dala, baina jagokena baino gehiago lortu gura dabe; horregaitik, guk mesfidantzaz jokatu behar dogu eta horrek prozesua asko atzeratzen dau, datu danak baieztatu behar diralako’.
Gauza bera ...
Pirateoaren kontrako burruka librea
2005-12-16 00:00 sarean
Honako CD susmagarrien zerrenda argituratu da:
·Trey Anastasio, Shine (Columbia)
·Celine Dion, On ne Change Pas (Epic)
·Neil Diamond, 12 Songs (Columbia)
·Our Lady Peace, Healthy in Paranoid Times (Columbia)
·Chris Botti, To Love Again (Columbia)
·Van Zant, Get Right with the Man (Columbia)
·Switchfoot, Nothing is Sound (Columbia)
·The Coral, The Invisible Invasion (Columbia)
·Acceptance, Phantoms (Columbia)
·Susie Suh, Susie Suh (Epic)
·Amerie, Touch (Columbia)
·Life of Agony, Broken Valley (Epic)
·Horace Silver Quintet, Silver's Blue (Epic Legacy ...
Garapen iraunkorra aztergai Eusko Ikaskuntzearen XVI. Biltzarrean
2005-12-16 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Tim Burton's Corpse Bride
2005-12-16 00:00 Zinemea
‘Tim Burton's Corpse Bride’ animazino filma erraz be erraz ikusten dan animazino pelikula horreetariko bat da, irudiak benetan zoragarriak eta girotze lana nahiz planoak sano landuak diralako. Tarte atsegin bat emoteko entretenigarri ezin hobea da eta, bildurrezko zinearen ezaugarrietan gehiegi asmatzen ez badau be, umeentzako zinean ohikoa izaten dan gizatasun samur baina ez neurriz kanpokoa dauka. Personaiak esterotipoen arabera eginda egonagaitik be, badira grisaren eta kontraesanen esparruan azaltzen diran hainbat eta hainbat.
Film honetan, bada, trebezia handiagaz nahastetan dira ...
Bat-bateko bertsoaren bat-bateko epaia (eta II)
2005-12-16 00:00 Bertsolaritzea
Epailetza beti eztabaidagai
Epaitzeko erispideak zehaztea ez da baina egin beharreko guztia. Epaitu personek epaitzen dabe, ez papelak, eta bat-bateko bertsoaren pertzepzinoan subjektibotasunak daukan inertzia ikusita, epaile izango diran personen aukeraketea ez da dona dona erabagitekoa. Bertsozale eskolatua izan da beti epailea. Orain aditua izatea eskatzen jako, entzule kualifikatua: bertsoaren teknikea eta bertsogintzearen testuingurua ezagutu behar dauz. Ez jako eskatzen bertsotan aritua izatea, ez behintzat maila jakin batean. Badira honegaz guztiz ados ez dagozan bertsozale eta bertsolariak be, eta arrazoi ...
Athleticek krisian jarraitu ezkero, ondorio larriak
2005-12-16 00:00 eretxia
Hainbat gauza aldatuko litzatekez hori pasau ezkero. Bizimodua goitik behera aldatuko litzateke Bizkaian. Hainbat kontutan igarri egiten da Athleticen eragina gure artean. Orain arte, behintzat. Baina ez dakit nik bigarren mailako Athletic bategaz eraginak bere horretan jarraituko leukean. Esate baterako, ez dot uste nik Athleticek horrenbesteko jarraitzaile izango leukezanik. San Mameseko armailetan jarraitzaile gitxiago ikusiko geunke, segurutik. Arerioak be bigarren mailakoak izango litzatekez. Taldean dagozan jokalari batzuk be beste talde batzuetara joango litzatekez bigarren mailako soldatakaz bizimodua atara ezinda. Zelai ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1701
1702
1703
1704
1705
1706
1707
1708
...
1842
1843
1844
1845
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...