Bilboko Udal Musika Bandearen 111 urteko historia laburbildurik
2006-10-11 02:00 MusikeaIrudi ugariz honidutako ia 250 orrialdetan, Carmen Rodriguez Suso musikologoak errepasoa egiten deutse Bandearen eta taldeko kideeen gora-beherei, zuzendarien izakereari, errepertorioari eta jentaurreko emonaldietarako erabili diran kiosko desbardinei, bai eta musika-irakaskuntzan izan daben eraginari be.
Bilboko Udal Musika Bandeak, uriko orkestra-talderik zaharrenak, badauka dagoeneko mende luzeko ibilbidea laburbiltzen dauen liburu bat, Udaleko Kultura eta Euskara Sailak argitaratutakoa.
Irudi ugariz honidutako ia 250 orrialdetan, Carmen Rodriguez Suso musikologoak errepasoa egiten deutse Bandearen eta taldeko kideeen gora-beherei, zuzendarien izakereari, errepertorioari eta jentaurreko emonaldietarako erabili diran kiosko desbardinei, bai eta musika-irakaskuntzan izan daben eraginari be.
Bandea 1894 urtean sortu zan, baina aurrendariak XVII. mendekoak dira. Gogoan izan behar da Bizkaiko uriburuan erro sakonak dabezan beste musika erakunde batzuk data horren ondoren sortutakoak dirala: Elkarte Filarmonikoa 1896an, eta Orkestra Sinfonikoa 1922an. Musika Bandea 52 musikarik osotzen dabe gaur egun, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren batutapean.
Irudi ugariz honidutako 250 orrialde inguruko argitalpena, ‘Banda Municipal de Bilbao al servicio de la villa del Nervión’ izenburupean plazaratu da, musika-talde beterano honek kultura eta aisiaren alorrean, erakunde mailako agerraldi garrantzitsuetan, musika-irakaskuntzan eta instrumentu-jole profesionalen harrobi legez izan dituan zereginak nabarmenduz. 1.000 ale argitaratu dira, eta interesatuek Bilboko liburudenda nagusietan eskuratu leikie.
Carmen Rodriguez Suso, Musika Bandearen historiari buruz egindako lehen azterketa sakonaren egilea, Deustuko Unibersidadean eta Bartzelonako Unibersidade Autonomoan ikasitako musikologo bilbotarra da, ikerkuntza arloko prestakuntzea Frantziako erakunde akademiko ospetsu batean osotu ebana, Pariseko Goi-Ikasketen Eskola Praktikoan, hain zuzen. Bizkaira itzulita, musika irakasle ibili zan Julio Caro Baroja Institutuan eta Bilboko Kontserbatorioan, hortik Granadako Unibersidadera joan zan, eta gaur egun EHUko irakaslea da. Musikearen soinu-dimentsioen eta testuinguru sozio-kulturalaren azterketan espezializatuta dago, eta azken urteotan, buru-belarri jardun dau lanean Bilboko Uriko musika erakundeen inguruan.
Liburu barria bi zatian egituratuta dago. Lehenengoa kronika historikoa da, aurrendari zaharrenetatik hasi (udal agintariakaz batera XVII. mendetik aurrera azaltzen ziran xirula-jole, turuta-jole eta tanbor-joleak) eta gaurdaino, Bandearen sorreraik pasau diran 111 urteetako gora-behera politiko eta sozialei be erreparauta. Bigarren zatiko ataletan, bandeak gaurdaino izan dituan zuzendari eta zuzendariordeak, musikari-taldearen bilakaeera eta statusa, garai bakotxeko errepertorioa, bandeak musika-irakaskuntzan izan dauen eragina eta Areatzak Bandearen emonaldietarako eszenatoki nagusi gisa izan dituan kiosko desbardinak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!