Debajazz jaialdiak herri txikietara eroango dau musikea
2006-10-11 02:00 MusikeaAfizinoz sortutako Debajazz festibalaren hirugarren edizinoa hastear dago. Urriaren 20an hasi eta 28ra arte, Gipuzkoako Deba bailarako herri txikietan be (Soraluze, Elgeta...) jazz musikea jorratzen daben hainbat taldez gozetako aukerea izango da.
Afizinoz sortutako Debajazz festibalaren hirugarren edizinoa hastear dago. Urriaren 20an hasi eta 28ra arte, Gipuzkoako Deba bailarako herri txikietan be jazz musikea jorratzen daben hainbat taldez gozetako aukerea izango da. Errabal zigiluak antolatu dau eta Joxe Felix Azkarate arduradunaren esanetan, ‘jaialdia gorpuzten joan da eta hasierako gogo hori ondo antolatu eta oinarri sendodun festibala da Debajazz’.
Bost herrik hartuko dabe parte jaialdian: Elgoibar, Soraluze, Deba, Elgeta eta Mutriku. ‘Herri txikietan egin gura izan dogu, askotan areto aproposik euki ez arren; behingoz, mobidu daitezela urietakoak herrietara’. Jaialdia blues soinuakaz hasiko da urriaren 20an Elgoibarreko Herriko Antzokian 22:15ean ‘Los Reyes del Ko’ taldeagaz eta Elgetan amaitu urriaren 28an erritmo jantzagarriakaz, ‘jesarlekurik bako saio bategaz’, ‘Ortophonk’ eta ‘Wagon Cookin’ taldeen eskutik Espaloia Kafe Antzokian 22:30etan.
Tartean, urriaren 21ean Soraluzeko Liburutegiko Hallean Itxaso Gonzalez bilbotarrak joko dau 22:30ean. Hurrengo egunean, Mutrikuko Kultur Etxean ‘Jeronimo Martin Trio’ taldeak emongo dau kontzertua 20:00etan. Urriaren 27an, Debako Kasinoan 22:30ean, Terela Gradin eta Manuel Gutierrez egongo dira taula ganean.
Soraluzeko eta Mutrikuko ikuskizunak dobanekoak izango dira. Gainontzekoak, ez. Sarrerea sei eta zortzi euroan egongo da salgai.
Talde barrien lehiaketea
Igaz antolatu eben lehenengoz talde barrien lehiaketea eta Safari Proyect taldeak irabazi eban. Aurten, deialdia Debajazz festibaletik atara eta izena emoteko epea abenduaren 15era arte zabaldu dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!