Aitor Gorosabelek gitarra ikastaroa emongo dau

Bizkaie! 2006-10-16 02:00   Musikea

Su Ta Gar taldeko kantari ezagunak ikastaro berezia emongo dau eguaztenean, urriak 18, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Lau orduko ikastaroa izango da, arratsaldez (lauretatik zortzietara).

Aitor Gorosabel Garai Su Ta Gar taldeko kantari ezagunak ikastaro berezia emongo dau eguaztenean, urriak 18, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Lau orduko ikastaroa izango da, arratsaldez (lauretatik zortzietara). Gorosabel berak azaltzen dauenez, ‘saio hau nire gitarra elektrikoa joteko modua eta teknikearen inguruan interesa daukan edonori zuzentzen jako’ . Horregatik, antolatzaileek ez dabe ezelako baldintza berezirik eskatzen parte hartzeko. Izena emoteko edota programearen edota prezioaren barri jasoteko, SGAE-Euskadira joan beharko da urriaren 18a baino lehenago.

Su Ta Gar taldeko abeslariaren asmoa ‘ikasleari instrumentu honen ikuspegi ez-akademikoa, personala eta autodidaktea eskaintzea da’ .

Gorosabelek preparau dauen programan atal teoriko labur batean bere jatorria eta iturri musikalak aztertuko ditu. Horrezaz gain, teknika personalari jagokozan ariketak eta darabizan materialak erakutsiko ditu. Duda barik, Euskadiko Heavy Metal gitarjolerik onenaren joteko modua ezagutzeko aukera parebakoa da ikastaroa.

Aitor Gorosabel

Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarjolea sorreratik bertatik (1987) dago taldean ia 20 urte honezkero. Denpora tarte horretan zortzi disko grabau ditu estudioan, zuzeneko CD bikotxa, kontzertu bideoak.... Ganera, kolaborazino ugari egin ditu Euskal Herri mailan ezagunak diran artista askogaz. Txikitan solfeoa ikasi eban eta hamabost urtegaz hasi zan Heavy Metalagaz. Ordutik, bera izan da beraren buruaren irakasle bakarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu