EHU Iberoamerikako zientzia-produkzinorik handienetako lehenengo 20 zentroen artean dago

Bizkaie! 2006-10-11 02:00   Euskaldunak munduan

EHU Iberoamerikako herrialdeetan zientzia-produkzinorik handienetakoa da. Izan be, Iberoamerikako ikerketa zentroen artean 16. postuan dago, eta Estadu espainiarrekoen artean, bederatzigarrenean, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Euskal Herriko Unibersidadea (EHU) Iberoamerikako herrialdeetan zientzia-produkzinorik handienetakoa da. Izan be, Iberoamerikako ikerketa zentroen artean 16. postuan dago, eta Estadu espainiarrekoen artean, bederatzigarrenean, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

SCImago Research Group taldeak preparau dau sailkapena. Estadu espainiarreko unibersidade batzuetako ikertzaileek osotzen dabe talde hori, eta zientzia-produkzinoaren adierazleak aztertzeko ardurea dauka.

Azterketa hau egiteko, 1990-2004 bitartean Thomson Scientific (ISI) izenekoaren datu-basean indexautako argitalpenetan zientziari buruzko 100 artikulutik gora argitaratu dabezan 621 erakundeak aukeratu dira. Datu-base horri esker, zientziaren alorreko milaka aldizkari batzen dituanez, gehien aitatu diran artikuluak identifikau daitekez, bai eta aitamenaren iturria be.

Gainera, haren bitartez, aldizkari bakotxak zelako eragina dauen, hau da, beste aldizkariek zenbatetan aitatzen daben jakin daiteke, eta, beraz, zientziaren eremuko komunidadean zelan balioetsi dan. Unibersidade eta ikerketa zentroetako zientzia-produkzinoaren mailak aztertzeko ISIren adierazle bibliometrikoak erabilten dira mundu guztian.

SCImago Research Group taldeak atondutako zerrendearen arabera, unibersidade eta ikerketa zentroei jagokenez, 1990-2004 urte bitartean produkzino orokorreko adierazlean, Madril, Sao Paulo, Bartzelona, Mexiko Hiria, Buenos Aires, Valentzia, Rio de Janeiro, Santiago edota Granada dagoz.

Estadu espainiarreko unibersidadeak eta ikerketa zentroak besterik aztertzen ez badira, eremu honetako argitalpenetan erakunde produktiboenak dira Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua, Bartzelonako Unibersidadea, Madrilgo Unibersidade Konplutentsea, Bartzelonako Unibersidade Autonomoa, Valentziako Unibersidadea, Madrilgo Unibersidade Autonomoa, Santiagoko Unibersidadea, Granadako Unibersidadea, Euskal Herriko Unibersidadea eta Bartzelonako Ospitale Kliniko eta Probintziala.

Oraingo sailkapen hau, 1998tik taldearen lanaren ardatza dan ‘Zientziaren Atlasa’ proiektuaren zati bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu