Kontziertuan?
2006-01-06 00:00 Antxinakoak Geurera
Azken pausuak
Hurrengo barriztapena 1925ean hasi ziran eztabaidatzen Primo de Rivera zala Espainiako agintari edo diktadorea. Hurrengo urtean adostu eta hurrengo 25 urteetarako iraupen epea aurreikusten eutsien agintariek. Barriztapen hau urtebete aurreratu zan orduan ‘Banco del Credito de la Unión Minera’ banketxeak izandako porrotagaitik. Horretan be interes berezia euken Aldundiek, porrotagaz zerikusia eukelako, batez be, Bizkaikoak. Beraz, Madrileko Gobernuagaz izandako eztabaidak ez ziran errazak izan, ezin bestekoa izan zalarik Horacio Etxebarrieta industria gizonak egindako bitartekaritza lana.
Kontzertuaren amaierea, barriz, 1936ko ...
Egaña laugarrenez txapeldun
2006-01-06 00:00 Bertsolaritzea
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaren sailkapena:
1. Andoni Egaña 1.796,5 puntu
2. Unai Iturriaga 1.746
3. Maialen Lujanbio 1.206,5
4. Amets Arzallus 1.206,5
5. Igor Elortza 1.174
6. Sustrai Colina 1.171, 5
7. Aitor Mendiluze 1.156
8. Jon Maia 1.156
Bizkaie!
Gabon-jai zoriontsuak danoi
2006-01-06 00:00 BarriketanGotzon Garate: 'Konstituzinoa da euskereari kalte handiena egiten deutsona'
2005-12-30 00:00 BarriketanAlmendrak eta gabonetarako kontsejuak
2005-12-30 00:00 Jan edanak
Nutrizino aldetik, bikainak
Fruta siku oleaginoso hau elikagai gomendagarria da, proteina ugariduna (ehun gramo almendrak eta ehun gramo okeleak bezainbeste proteina daukie). Proteina horreek kalidade biologiko onekoak dira. Landare-jatorriko janarien artean sojea da proteina-banaketa egokiena daukan elikagaia eta, ostean, almendrea.
Almendrak, horrenbestez, ez dauka ia gantz-azido saturaturik eta, bestetik, ez dabe kolesterolik sortarazoten, landare-gantza baitaukie. Gantz horreek oso osasuntsuak dira eta gehienak insaturatuak, hau da, kolesterol-tasea mantentzeko egokienak. Almendrearen gantza monoinsaturatua eta poliinsaturatua da, batez be. Bestela esatearren, kolesterol-tasan eragin ...
Arrautza eta urunetatik pasautako txarri hankak saltsa bizkaitarragaz
2005-12-30 00:00 Jan edanak
Arrautza eta urunetatik pasautako txarri hankak saltsa bizkaitarragaz
Osogaiak (lau lagunentzako)
Hankak egosteko:
- Lau txarri hanka.
- 100 gr. kipula.
- Porru bi.
- 50 gr. azenario.
Saltsa bizkaitarra egiteko:
- 800 gr. kipula.
- Sei piper txorizero.
- 8 dl. salda.
Hankak arrautza-urunetan pasetako:
- 100 gr. urun.
- Arrautza bi.
Zelan egin
Ezertan hasi aurretik, gauzatux batzuk prepareta komeni da. Hasteko txarri hankak ondo-ondo garbituko doguz. Jarraian ebagi bat egin luzetara eta kordel bategaz lotu formea galdu ez daiten. Era berean, egosteko berdurak garbitu eta txikitu ...
Mahastien eta Ardaoaren Nazinoarteko Erakundea
2005-12-30 00:00 Jan edanak
Honeek dira, besteak beste, erakundearen eginkizunak:
-Erakundeko kide diranei, izan kontsumitzaile, nekazari edo beste edonor, euren arazoei aurre egiten lagundu.
-Nazinoarteko gobernuz kanpoko zein gobernuen arteko beste erakundeetan parte hartu, araudiak egiten dabezanean batez be.
-Daborduko nazinoartean indarrean dagozan arauak betearazoten lagundu. Behar danean, ganera, arau barriak egin ardaogintzarako produktuen merkaduratzea eta elaborazinoa hobetzeko, beti be kontsumitzaileen interesak kontuan izanda.
Helburu horreek lortzeko, erakundeak honeek betebeharrak ditu:
-Mahasti eta ardaogintzearen inguruko ikerketea eta azterketa zientifiko eta teknikoak egiten laguntzea eta ...
Eusko Abertzale Ekintzaren 75. urtemugan
2005-12-30 00:00 Antxinakoak Geurera
Denpora barriak?
Franco hil ostean, nahiz eta talde txikia izan, sasoi honetan egindako hainbat bilera eta foroetan hartu eben parte EAEkoek, esaterako Txibertako eztabaidetan, eta alderdi honetako Valentín Solagaistua joan zan Gobernu Buru zan Adolfo Suarezengana beste euskal ordezkari batzuekaz batera zabaltzen zan prozesu barrian parte hartzeko jarritako baldintzen barri emotera.
1977an izandako hauteskundeetan bakarrik aurkeztu zan EAE. Hilebete batzuk geroago barriro ESB alderdiagaz bat egiten ahalegindu zan baina azkenean ez zan ezer adostu. Urtebete geroago 1978an Herri Batasuna koalizinoaren ...
Berpizkundearen bide luze eta egogorra
2005-12-30 00:00 Bidaide
Calang-en kooperazinoaren indarra handia da eta antolaketea ezin hobea
Egun bi geroago, Calang eta Meulaboh bitarteko bidea lurrez egiteko nahikoa ausardia batu eta hor joan gara furgoneta txiki batean. Helikopterotik ikusitako triskantzea hurretik ikusi gura genduan. Danetara, 80 bat kilometro dira baina errepidea dala esatea lartxu dala pentsetan dot. Bost bat ordu egin doguz bideko zuloetan saltoka, itsasoen neurriko putzuetan sartzen eta furgonetako goi aldea buruagaz golpeak emoten. Lehen esandako moduan, kaltetutako lekuetara eraikuntzarako materiala eroatea ezinezkoa da bide horretatik ...
Hego Euskal Herriko beharginek hileko eta orduko soldata gordinik onenak daukiez
2005-12-30 00:00 txutxu-mutxuan
Arazoak
Eguneroko arazoei erreparatuz, EAEko % 21,9 etxebizitzatan bizilagunen edo kanpotik datozen zaratak jasan behar izaten dabez, baina Estaduko bataz bestekoa lau puntu gorago dago. Kutsadureak eta ingurumen arazoek % 11,4 etxebizitzari eragiten deutsie; estaduko bataz bestekoa % 15,8koa da, lau puntu eta erdi handiagoa.
Bestalde, lapurreta edo bandalismo arazoei dagokienean, EAE bizitzeko erkidegorik lasaiena da. Lapurreta eta bandalismo kasurik gehienak Kanarietan eta Valentzian (% 25 baino gehiago) izaten dira, bai eta Ceutan eta Melillan be (%44,6).
Begiluzea
Flightplan
2005-12-30 00:00 Zinemea
Jodie Foster, film honetako izar nagusia, pantaila handira itzuli da 'Panic room' ospetsuan egindako lanaren ostean. Oraingoan, Kyle Pratt izango da, senarra hil ostean, sei urteko alabeagaz batera Estadu Batuetara bueltan doan andrea. Sano triste egonagaitik be, beste desafio bati egin behar izango deutso aurre, alabea desagertuko jako-eta New Yorkera abiatzen dan hegazkin handian.
Filmaren lehenengo zatian elementu psikologikoak nagusi dira, bai protagonisteak bizi dauen urduritasun egoerearen barri emoteko bai beraren egonkortasun emozionalaren ganeko dudak zabaltzeko.
Zoritxarrez, pelikulearen bigarren zatia ...
Chicken little
2005-12-30 00:00 Zinemea
'Chicken Little' filmak ez dau ordubete baino askoz gehiago be irauten eta ikusle-entzuleei pasarte askotan gidoia behar baino askoz gehiago luzatu dabela begitanduko jake, esate baterako beisbol partiduko eszenen kasuan. Hain laburra dan pelikula baten ganean hori esatea ez da bape seinale ona.
'Chicken Little' film indargea da, ez dauka personaia karismadunik eta ez dago aparteko teknika batez horniduta. Edozein kasutan be, onartu beharra dago pantailan agiri diran piztien mobimentuak eta aurpegikerak imitaukeran ahalegin handiak egin dirala; batzuen hazpegiak ikustea ...
VI. Udagoieneko Osteraren azken txanpa
2005-12-30 00:00 Kulturea
Udagoieneko Osteraren helburua, Bizkaian, kulturearen bidez euskararen erabilera sustatzea da. Ikus-entzule mota ezberdinei zuzenduriko kultur eskaintza askotarikoa antolatzen dugu, ekarpen aberasgarri hau ahalik eta jente gehiagorengana hurreratzeko.
Kultur eskaintza zabal honen bidez bizkaitar orok (bizkaitar ez diranak be bai, jakina) euren aisialdia euskeraz gozetako aukerea izatea da asmoa.
Emonaldi guztietan euskal kulturgileak izan dira protagonista eta euren kalidadea izan da ardatz nagusia. Era berean, Bizkaiko egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, eskualde bakotxaren beharrizanei erantzungo deutsen zerbitzutzat hartu geinke UDAGOIENEKO OSTERA izeneko ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1698
1699
1700
1701
1702
1703
1704
1705
...
1842
1843
1844
1845
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...