Suberte txarra Unai Basurkorentzat: Vigon sartu da arazo teknikoakaz
2006-10-30 01:00 Euskaldunak munduanUrriaren 22an, Velux 5 Oceans (Munduari itzulia, bakarka eta geldialdi bigaz, Fremantle, Australia eta Norfolk, AEB) estropadeari ekin eutsenetik, arazoakaz birritan porturatu behar izan dau portugaletearrak
Urriaren 22an, Velux 5 Oceans (Munduari itzulia, bakarka eta geldialdi bigaz, Fremantle, Australia eta Norfolk, AEB) estropadeari ekin eutsenetik, birritan porturatu behar izan dau portugaletearrak. Abiatu eta egun bi geroago Getxora itzuli zan ekaitzak ‘Pakea’ ontziko bela batzuk apurtu ostean. Berrogeita zortzi orduko zigorra bete eta barriro itsosoratu zan pasa dan asteko barikuan, urriaren 27an baina orain, barriz, Vigoko portura jo behar izan dau ‘Pakea’ Open 60ko bi piloto automatikoetako batean, sistema hidraulikoa hondatu ostean. Domeka gauen heldu zan Marina Davila Sportera
Unai Basurko penaturik dago baina estropadeari barriro ekiteko ilusino handiagaz. Piloto automatikoa konpontzeko software barria Erresuma Batutik bialduko deutse eta ahalik eta arinen itsasoratzeko gogoz dago itsasgizona.
Bien bitartean, Bernard Stamm da estropadan buru, Cabo Verdetik 400 miliatara eta atzerago 300 bat miliatara, Kojiro Siriashi japoniarra doa; Ondoren, Madeira iparraldean, Alex Thomson eta Mike Golding dabiz eta atzerago Sir Robin Knox Johnston eta Graham Dalton; oraingoz, Unai Basurko azkena da baina Troy iparamerikarra La Rochellen dago oraindino ontzia konpontzen.
Bestelako ezustekorik ezean, abenduaren hasieran helduko dira Velux 5 Oceans estropadan parte hartzen dagozan itsasgizonak Australiara. Hilebete inguruko egonaldiaren ondoren, barriro itsasoratu eta hurrengo geldialdia AEBetako Norfolken egingo dabe. Azken etapea, Norfolk-Getxo, 2007ko apirilean amaitzea espero da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!