Gipuzkoako Ikastolen Elkartearentzat President's Award saria

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Euskaldunak munduan

Teknologia barriak erabiliz ingelesa irakasteko ikasmaterial onenarengaitik saria jasoko dau Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak, Londreseko English-Speaking Union (ESU) Erresuma Batuko Ingeles Hiztunen Batasuna Fundazinoaren President's Award saria, hain zuzen be.

Teknologia barriak erabiliz ingelesa irakasteko ikasmaterial onenarengaitik saria jasoko dau Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak, Londreseko English-Speaking Union (ESU) Erresuma Batuko Ingeles Hiztunen Batasuna Fundazinoaren President's Award saria, hain zuzen be. Hitzordua zemendiaren 15ean izango da eta saria Edinburgoko dukearen eskutik jasoko dau Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak.

Ikastolen Elkarteko talde multidiziplinarrak ingeleseko irakaskuntzarako sortu, garatu eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak argitaratu dauen Space Search CD-ROMak jasoko dau saria. 9-10 urteko umeei zuzenduta dago, eta Welcome Aboard CD-ROMaren jarraipena da. Ipuin dramatizatuak dira, hizkuntzea lantzeko abiapuntua. Gelan antzerkia, ahozko lana, talde lana... egiten dabe, eta ikasleek ingelesa ulertzen eta berba egiten ikasten dabe. Baina horregaz batera hainbat hizkuntza edukik banakako lanketea behar dabe, eta horretarako sortu da lan hau, ohiko gelako ikasmaterialen osogarri.

Orain hiru urte sortu zuten teknologia berriei zuzendutako President's Award saria. Orain arteko sariak Cambridge eta Oxford unibersidadeek eta Macmillan argitaletxe ezagunak jaso dabez. Aurten, lehen aldiz, Erresuma Batukoa ez dan proiektu bat saritu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu