Atom Rhumbaren bolada barria
2006-10-27 02:00 MusikeaAurreko lau diskoak ‘Munster’ disketxeagaz atara ostean, Atom Rhumba bilbotarrek Oihukaren eskutik aurkeztu barri dabe ‘Amateur Universes’ izeneko lana. Orain arte euren izaerea marketan eban musika baltzaren eragina gitxiago igarten dala dinoe taldekideek. Zuzenekoetara begira dagoz eta urtarrilean ekingo deutse bireari.
Aurreko lau diskoak ‘Munster’ disketxeagaz atara ostean, Atom Rhumba bilbotarrek Oihukaren eskutik aurkeztu barri dabe ‘Amateur Universes’ izeneko lana. ‘Aldatzeko gogoa geunkan, Munster disketxeagaz arazoak izan genduzan eta proiektuak eskaintzen euskuezan disketxeen artean, Oihukarena gustau jakun gehien’ . Rober! ahotsak Elkar Megadendan egindako prentsaurrekoan esandako berbak dira horreek. Bera da taldearen pisua daroana. ‘Disko honetan musika baltzaren eragina sano bajau da aurrekoakaz konparetan badogu’ , autortu dau. Gai asko landu dabez, ‘erlijinoa, gai personalak...’ eta kolaborazinoak be franko topau daitekez ingelesez abestutako disko honetan, Jon Elizalderen tronboia eta Ritxi Solabarria kontrabajua berbarako.
Bide barrietatik jo gura izan dabe, oinarriak inoiz ahaztu barik. Horregaitik akaso, Europa mailara salto egin gura dabe eta orain arte Frantzian, Alemanian edo beste hainbat herrialdetan izan diran arren, kontzertu solteak izan dira eta ‘aurrerantzean birea egin gura geunke Europan’ .
Euren lana zuzenekoetara begira dago eta ‘oraingoan, diskoa etxean jarri eta emoten dau zuzenekoa entzuten zagozala’ . Euskarri bi erabili dabez lana merkaduratzeko: ohiko CDaz gan, 600 binilo diskoko edizino mugatu bat atara dabe, ‘biniloak baino erosten ez dabezan horreei errespetua zor deutsaguelako eta, azken batean, nik neuk be biniloak baino ez dodazalako erosten’ , dino Roberrek.
Atom Rhumba taldea Bilbon jaio zan 1995eko neguan. Ordutik hona, taldekide aldaketak izan dira, beti be Rober! talde-buru legez. Orain dala zortzi urte, Bilbo Hiria lehiaketan Euskal Herriko saria irabazi eben eta Espainiakoan bigarren geratu ziran. 2004tik hona, formazinoa mantendu da: Rober ahotsean eta gitarran, Natxo baterian, Jabi bajuan eta koruak egiten, Alvaro gitarran eta koruakaz eta Iñigo tekladuan.
Aurkeztu barri daben diskoagaz, bost lan plazaratu dabez: ‘Hormonal Riot’ (1997, Munster), ‘Dirt Shots’ (199, Munster), ‘Chasin´ the Onagro (2000, Munster), ‘Bacbone Ritmo’ (2003, Munster) eta ‘Amateur Universes’ (2006, Oihuka) barria.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!