Unai Basurko itsasoan barriro

Bizkaie! 2006-10-27 02:00   Euskaldunak munduan

Unai Basurko (‘Pakea’) eta Graham Dalton (‘A Southern Man-AGD’) barikuan goizeko 10:10ean abiatu dira Getxotik ipar-ekialdeko haizeagaz eta giro ederragaz.

Unai Basurko (‘Pakea’) eta Graham Dalton (‘A Southern Man-AGD’) barikuan goizeko 10:10ean abiatu dira Getxotik ipar-ekialdeko haizeagaz eta giro ederragaz. Velux 5 Oceans estropadearen (bakarka, munduari bira geldialdi bigaz, Fremantle, Australia eta Norfolk, AEB) urteera ofiziala urriaren 22an izan zan eta lehenengo orduak sano gogorrak izan ziran, ze 120 kilometro orduko haize boladakaz eta 14 metroko olatuakaz, triskantzea izan zan belaontzietan. Unai Basurkok, Alex Thomsonek, Mike Goldingek eta Sir Robin Knox Johnstonek lehorrerako bidea hartu behar izan eben kalteak konpontzeko. Bien bitartean, La Rochellen ontzia konpontzen dagoan Tim Troy (‘Margaret Ana’) da estropadeari ekin ez deutson bakarra. Estropadako arautegiaren arabera, domekara arteko epea dauka itsasoratzeko, baina Troy jn.ak epe hori luzatzea eskatu dau.

Unai Basurkok goizaldean jaso dau kaltetutako belearen ordezkoa eta lurrera itzultzeagatik antolatzaileek jarritako 48 orduko zigorra goizaldeko 2:00etan amaitu dan arren, Basurkok eta taldekideek patxadaz aztertu gura izan dabez ‘Pakea’ ontziko bazter guztiak. Portugaletearra pozik egoan abiatu aurreko minutuetan, akaso, ikusitakoak ikusita eta sufridutakoak sufriduta, urteera ofizialean baino ilusino eta indar handiagoagaz.

Oraingoz, ekatxagaitik lehorreratu ez ziran biak dagoz lasterketa buruan, Bernard Stamm doa estropada buruan, Fisnisterre pasau eta Portugal parean. Atzerago, 214 bat itsas miliatara Kojiro Shiraishi japoniarra doa eta hirugarren postuan, Vigoko portuan ontzia konpondu ostean, Alex Thomson. A Coruñan dagozan Mike Golding laster abiatzea espero da eta Sir Robik Knox Johnston beteranoak be 48 ordutan urten behar leuke uretara.

Velux 5 Oceans estropadan parte hartzen dagozan itsasgizonak Australiara abenduaren hasieran heltzea espero da ,eta hurrengo geldialdia AEBetako Norfolken egin ostean, 2007ko apirilerako edo barriro Getxon bueltan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu