Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zuriñe F. Gerenabarrenaren ‘Izarrari’ estreinauko dau gaur Bilbon

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Musikea

EOS sortu zanetik, bi urtez behin, euskal musikagileei enkargua egin eta ondoren lanak estreinetako bere politikeari jarraituz estreinauko dan hamargarren obrea da ‘Izarrari’.

EOS, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zuriñe F. Gerenabarrenaren ‘Izarrari’ lanaren erabateko estreinaldia eskainiko dau gaur, urriak 26, Euskalduna Jauregian arratsaldeko 20:00etan hasita. EOS sortu zanetik, bi urtez behin, euskal musikagileei enkargua egin eta ondoren lanak estreinetako bere politikeari jarraituz estreinauko dan hamargarren obrea da ‘Izarrari’.

Ekimen hau EOSen hasieran jarri zan abian, euskal interprete eta konpositoreentzat sustagarri eta plataforma izateko asmoz. Zuriñe F. Gernabarrenaren lanaren aurretik, Carmelo Bernaola, Felix Ibarrondo, Luis de Pablo, Anton Larrauri, Francisco Escudero, Rafael Castro, Tomas Aragües, Ramon Lazkano eta Gabriel Erkorekaren obrak estreinau ditu euskal orkestreak.

Erabateko estreinaldi hau bere barruan dauen programan naznioarte mailan gailentzen ari dan etorkizun handiko piano-jole bat izango da: Alessio Bax. Joaquin Achucarroren ikasle izandako piano-jole italiar gazte honek Leedseko Nazinoarteko Piano Lehiaketea irabazi eban 2000. urtean. Ordutik mundu osoan orkestra ugarigaz ibili da lankidetzan eta maila altueneko hainbat zuzendarigaz egin dau lan, Sergiu Commissiona edo Sir Simon Rattlegaz, esaterako.

Orain gitxi Houstonen (AEB) egon ostean, Alessio Baxek lehenengoz parte hartuko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz lankidetzan. Orkestreagaz batera Liszten ‘Piano eta orkestrarako 1. kontzertua’ interpretauko dau. Egitaraua osotzeko, EOSek Richard Wagnerren ‘Parsifal’ lanetik ataratako obra bat intepretauko dau lehenengoz, eta, azkenik, Richard Straussen ‘Don Juan’ izango da entzungai.

Era berean, Baxek Miramongo Matineak zikloan be hartuko dau parte, zapatuan piano errezitaldi bat eskainiz. Programa hau Euskadiko Orkestrearen Abonu-Denporaldiko bigarrena da eta Cristian Mandeal maisua izango da honen zuzendari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu