Bilboko Liburu Zahar eta Okasinokoaren XXXVIII. Azokea martxan
2006-10-27 02:00 KultureaUrriaren 27tik zemendiaren 12ra bitartean, Bilboko Arenalean jarritako stand edo salmenta tokiak bisitau daitekez ondoko ordutegian: astelehenetik barikura, goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Zapatu, domeka eta jai egunetan, ordu erdi gehiago.
Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatuta, gaur, urriak 27, eguerdiko 12:00etan zabalduko ditu ateak Bilboko Liburu Zahar eta Okasinokoaren XXXVIII. Azokeak.
Urriaren 27tik zemendiaren 12ra bitartean, Bilboko Arenalean jarritako 55 stand edo salmenta tokiak bisitau daitekez ondoko ordutegian: astelehenetik barikura, goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Zapatu, domeka eta jai egunetan, ordu erdi gehiago.
Aurten be milaka bisitari espero dabez antolatzaileek, izan be, liburu azokak oso erakargarriak izaten dira publikoarentzat eta oraingoan, prezio merkeak (euro batean be topau daitekez liburuak) eta benetako altxorrak topau leikez irakurleak.
Azoka egunetan idazle ezagunak be hurreratuko dira Arenalera euren lanak aurkeztera, besteak beste, Andres Newan, Javier Reverte, Jorge Bucay eta Toti Mratinez de Lezea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!