Udagoieneko kultur osteratxua

Saioa Torre Gereketa 2006-10-26 02:00

Kulturearen bidez euskerearen erabilerea sustatzeko helburuari indarrez eutsi deutso aurten be Topaguneak eta zazpigarrenez antolatu dau Udagoieneko Ostera kultur egitarau zabala. Benito Lertxundik zabalduko dau egitaraua Barakaldon urriaren 29an eta abenduaren 3an Hortzmuga taldeak zarratuko dau Igorren.

Kulturearen bidez euskerearen erabilerea sustatzeko helburuari indarrez eutsi deutso aurten be Topaguneak eta zazpigarrenez antolatu dau Udagoieneko Ostera kultur egitarau zabala. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan Iker Martinez de Lagos eta Manuel Moreno egon dira Topagunearen izenean eta BFAren Kultura Sailaren izenean Belen Greaves.

Benito Lertxundik zabalduko dau egitaraua Barakaldoko Barakaldo Antzokian urriaren 29an eta abenduaren 3an, barriz, Hortzmuga taldeak zarratuko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Tartean, Bizkaiko hainbat herritan izango dira ekitaldiak asteburuz asteburu. ‘Kultur eskaintza zabal honen bidez bizkaitarrek eta bizkaitarrak ez diranek euren aisialdia euskeraz gozetako aukerea izan dagien lortu gura dogu’, azpimarratu dau Martinez de Lagosek. Orain dala zazpi urte, euskera alkarteek herriz herri egiten ebezan ekintzen osogarri legez sortu zan proiektua eta, batez be, euskerea sustatzeko. Horretarako, hainbat erispide jarraitu ditu Topaguneak. Batetik, ikuslego ahalik eta zabalenera heldu gura dabe eta, horretarako, diziplina ugari esakintzen dabez, antzerkia, jantzea eta musikea, berbarako. Bestetik, kalidadea eskaini gura dabe eta, horretarako, Bizkaiko areto nagusietan antolatzen dabez emonaldiak, beti be artisten eta ikuskizunen kalidade maileari eutsita. ‘Horrek ez dau esan gura izaera barritzailea galduta daukagunik’, dino Martinez de Lagosek.

Egitarauaren barri Manuel Morenok emon dau. Aurrerago aitatutako legez, Benito Lertxundik zabalduko dau Udagoieneko Ostera Barakaldoko Barakaldo Antzokian urriaren 29an. Zemendiaren 3an, Elorrioraino egingo dau salto egitarauak eta bertan ‘Mundua lo dagoen bitartean’ performancea antzeztuko dabe Agurne Anasagastik, Iban Garatek eta beste hainbatek. Zemendiaren 16an, Zea Mays eta Sharon Stoner taldeek joko dabe Bilboko Kafe Antzokian eta 18an The Uski´s elantxobetarren kontzertua izango da Ortuellako ‘Gorbea’ aretoan. Ostean, Hip Hop jaia antolatu dabe. Zemendiko azken asteburuan, 24an, Rafa Rueda eta Anari izango dira Balmasedako ‘Klaret’ antzokian eta 25ean Kukai eta Ttantaka antzerki taldeek OTEhITZARI BIRAKA irudi eta jantza ikuskizuna taularatuko dabe. Amaitzeko, abenduaren 1ean Theatre du Rivage taldeak ‘Batekmila’ ikuskizuna eskainiko dau Galdakaoko Torrezabal kultur etxean eta 3an Hortzmuga antzerki taldeak Igorreko ‘Lasarte’ aretoan ‘Zirko iluna’ lana antzeztuko dau. Ikuskizun danak Udane Goikoetxea kazetariak aurkeztuko ditu eta ordutegien eta sarreren barri Topagunearen webgunean izango dozue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu