Donostialdeko proiektuak dira nagusi XVII. Toribio Echevarria Sarietan
2006-10-26 02:00Aurkeztutako 19 proiektuetatik 17 gipuzkoarrak dira, honeetako gehienak Donostialdean kokatutako enpresa edo promotoreenak, nahiz eta proiektu bizkaitarrak be egon (proiektu bi).
Donostialdeko proiektuak dira Sormen eta Erabarrikuntza Teknologikoko Toribio Echevarria Sarien XVII. edizinora aurkeztu diran gehienak. Aurkeztutako 19 proiektuetatik 17 gipuzkoarrak dira, honeetako gehienak Donostialdean kokatutako enpresa edo promotoreenak, nahiz eta proiektu bizkaitarrak be egon (proiektu bi).
Danetara, 19 lanek hartuko dabe parte lehiaketan: 12 ‘Enpresa Asmoak’ sailaren barruan eta 7 ‘Sormen eta erabarrikuntza teknologikoa enpresan’ izeneko sailean.
Sariotan, danetara, 100.000 euro baino gehiago banatuko dabez. Euskal Herriko sari garrantzitsuenak diran Toribio Echevarria sarien azken helburua, barrikuntzea, sortzeko ahalmena, sormena eta enpresen garapena, eta, batez be, barrikuntza teknologikoa bultzatzea da.
Sariotara aurkeztutako proiektu eta ideiak, batez be, bioteknologia, teknologia sozio-sanitarioakaz, zerbitzu aurreratuakaz, RFID, materiale barriak eta barrikuntzeagaz eta informazino eta komunikazino teknologia barrietan oinarritutako aplikazinoakaz dabe zerikusia.
Aurkeztutako lanak epaimahai batek aztertuko ditu eta finalista diran lanak sari banaketea baino egun batzuk lehenago ezagutuko dira. Sari banaketea zemendiaren amaieran egingo da Eibarko Portalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!