AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak 2006ko Literatur Nobel saridunaren ‘Kar’ eleberria euskeratzeko saria deitu dabe

Bizkaie! 2006-10-27 02:00

Sariaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, 2006an Suediako Akademiak Orhan Pamuk idazle turkiarrari emon deutso Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketearen helburua Pamukek idatzitako ‘Kar’ (Edurra) eleberria itzultzea izango da.

Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi idazle arrasatearra gogoratzeko eta harek literatura unibersala euskeratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XX. Jokin Zaitegi Sariketea antolatu dabe, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dana.

Sariaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, 2006an Suediako Akademiak Orhan Pamuk idazle turkiarrari emon deutso Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketearen helburua Pamukek idatzitako ‘Kar’ (Edurra) eleberria itzultzea izango da.

Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituan edonork hatu leike parte lehiaketa honetan. Horretarako, obrearen lehenengo atala euskeratu beharko dau, eta egindako lan horren hiru kopia biadu AED elkartearen egoitzara (Pablo Uranga 4 behea, 20500 Arrasate), 2006ko abenduaren 31a baino lehen; ez da itzultzailearen izenik agirian jarriko, baina bai goiburu bat; itzultzailearen datuak eta telefonoa gutunazal itxi baten barruan adierazoko dira, eta sobre horren azalean goiburu bera errepetidu.

Itzulpenerako jatorrizko hizkuntzea turkierea da; halan dabe, jakinik gatxa dala turkierea menperatzen dauen euskal itzultzailerik topetea, antolatzaileek gitxienez bi hizkuntza erabilteko gomendioa egin dabe. Lehen atal horri jagokozan testuak (turkieraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz) antolatzaileek jarriko dabez parte-hartzaileen esku, honeek eskatu ahala (telefonoz, idatziz nahiz e-mailez). Internet bidez be lortu ahal izango dira testuok, www.elkarlanean.com/jokinzaitegi webgunean.

Luis Berrizbeitiak, Aingeru Epaltzak eta Itziar Otegik osotutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta horreetako bat izentauko dau irabazle 2007ko urtarrilaren amaierea baino lehen. Aurkeztutako lanek nahikoa kalidaderik ez badaukie, saria hutsik gera daiteke. Kasu horretan, antolatzaileek aukerea izango leukie itzulpen hori enkarguz bateren bati eskatzeko, bekako diru-kopuruaren truke.

Irabazleak 9.000 euroko saria irabaziko dau ‘Kar’ eleberria osorik itzultzeko: diru erdia jakinarazpena egitean jasoko dau, eta beste erdia lan amaitua entregau ostean. Lan amaitua 2007ko irailaren 30ean entregau beharko dau Elkar argitaletxean. Epeak beteko ez balira, edo itzulpenaren kalidadea nabarmen txarra balitz (epaimahaiaren eretxiz), sariaren bigarren zatia jaso ez eta lehena itzuli egin beharko leuke irabazleak.

Elkar argitaletxeak (eskubideak aurrez eskuratuta) argitaratuko dau eleberria euskeraz, eta 2007ko Durangoko Azokea izango da hori egiteko epemugea. Ale guztietan nabarmen aitatuko da Jokin Zaitegi saria, baita itzultzailearen izena be; itzultzaileak, ganera, ez dau galduko bere lanaren gaineko jabetzea. Antolatzaileez gan, Kutxa babesleak be jagokon lekua izango dau edizinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu