Oihane Otaegi eta Mikel Unanue, 'BAT To Milano-Cortina' saioan

Bizkaie! 2026-01-09 08:28   Kirola

Curling jokalariak dira biak.

Oihane Otaegi eta Mikel Unanue. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aste honetan, Basque Team Fundazinoak produzidutako BAT To Milano-Cortina dokumental saioak Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalariak izango ditu protagonista Epikaz beteriko istorioa izeneko atalean.

Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek momentu onak eta txarrak bizi izan ditue curlingean egindako ibilbidean. Banakako kirol eta diziplinetan hasi ziran arren (Mikel ugerian eta Oihane gimnastikan eta atletismoan), helduak zirala, euren burua berrasmatu eta pausua emon eben curlingean hasteko. Holan, nazinoarteko hitzordu garrantzitsuenetan lehiatu dira eta talde mistoetako probetan munduko dominak lortu ditue.

Mikelek persona obsesibotzat hartzen dau bere burua; halanda ze, Oihaneren irmotasun eta perfekzionismoagaz osotzen da. Beraz, tandem sendoa osotzen dabe. Erronka ugari izan ditue, azkena, binakako mistoen mundu mailako preolinpikoa, Milango Jokoetarako sailkapena lortu ez daben arren. 

Ikusi saioaren aurrerapen bideoa hemen.

BAT To Milano-Cortina

2026ko Milan-Cortina d' Ampezzoko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatuko diran euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan abenduaren erdialdetik astero eskaintzen diran erreportajeetan islatzen da. BAT To Milano-Cortinak, BAT To Rio, BAT To Pyeongchang, BAT To Tokio, BAT To Beijing eta  BAT To Paris programen lekukoa hartu dau.

Erreportaje bilduma horrek ikus-entzunezko istorio handien osogaiak batzen ditu. 

BAT To Milano-Cortina, Korima Films produkzino-etxeak egina, astero eskaintzen da pantaila txikian, domeketan, ETB1eko Helmuga saioaren barruan. Saio bakotxak 10 minutu inguruko erreportajea dau. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gauzatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Italiako urietan lehiatzeko sailkapena lortzeko burrukan ibili izan diran euskal kirolarien zati handia ezagutzeko aukerea dabe.

Programeak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilerea barruan hartzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu