Urte barria, betiko akatsak
2026-01-09 10:37 Pil-pileanEKA/ACUV erakundeak modu seguru eta arduratsuan ibilteko aholkuak emon ditu.
Urtarrileko beherapenen hasiera ofizialagaz, EKA/ACUVek, Euskal Konsumitzaileen Alkarteak, herritarrei dei egin deutse buruagaz, informazinoagaz eta zentzun kritikoagaz aurre egiteko. Gainera, gogorarazo dabe deskontuek produktuei eragiten deutsela, baina ez konsumitzaileen eskubideei.
Alkarteak ohartarazo dauenez, beherapenak merkataritza-kanpaina handien kate baten ondoren heltzen dira (Black Friday, Gabonak eta etenbako sustapenak) eta horrek persona askoren aurrekontua kolokan ixten dau. Merkealdiak urteko konsumo handieneko momentuetako bat izaten jarraitzen dabe, baina baita akats gehien egiten diranetako bat be, adierazo dau EKA/ACUVek.
Erabagi hobeak hartzeko aholku praktikoak
Egoera horren aurrean, EKA/ACUVek, betiko lez, hainbat aholku praktiko partekatu ditu (merkealdira joan aurretik, bertan eta ondoren) konsumitzaileek data horreek aprobetxau deiezan.
Erosi aurretik
EKA/ACUVetik merkealdira joan aurretik gogosn hartzekoak nabarmendu ditue.
- Aztertu benetan zer behar dozun.
- Aurrekontua finkatu.
- Lehentasunen zerrendea egin.
- Prezioak ikertu erosten joan aurretik.
Erosketak egin bitartean
EKA/ACUVek gogorarazo dau konsumitzaileen eskubideak merkealdian be apliketan dirala. Gomendioen artean, ondokoak nabarmentzen dira:
- Ez ibili prisaka, hausnartu.
- Eskatu gardentasuna prezioetan.
- Kalidadea aukeratu kantidadearen aurretik.
- Puntako orduak saihestu.
- Itzulketa-politikea ezagutu.
Erosi ondoren
Erosketak egin ondoren, ondokoa gomendatzen dau:
- Eskuraketak barrikusi.
- Barria atondu eta zaharra birziklau.
- Erosketeari buruz hausnartu.
Hobeto erabagiteko deia
Urtarrileko merkealdia aukera ona izan daiteke, baina baita etenbako konsumoaren sarean sartzeko beste tranpa bat be, ondorioztatu dabe alkartekoek. Horregaitik, EKA/ACUVek azpimarratu dau garrantzitsua dala informazinoa jaso eta zentzunez ibiltea.
Alkarteak gogorarazo dau erosketen ondorioz zalantzak edo arazoak dituan edonork jo leikeela EKA/ACUVera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
