741.173 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak

Bizkaie! 2026-01-08 08:10   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da baliabiderik konsultauena.

2025ean, Euskaltzaindiaren webguneak 741.173 erabiltzaile izan ditu. Bestalde, 2.248.294 saio edegi dira eta 9.331.815 orrialde bisitau ditue erabiltzaileek.

Azken urteotako joereari eutsiz, Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da baliabiderik konsultauena (3,3 miloe ikustaldi). Bestetik, Euskal Onomastikearen Datutegiak (EODA) 995.000 ikustaldi izan ditu, Orotariko Euskal Hiztegiak (OEH) 634.000 eta bilatzaile orokorrak 623.000.

Batez beste, erabiltzaileek webgunean emoten daben denporea 3 minutu eta 50 segundokoa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu