Boris Dividerrek edegiko dau III. Natura Elektronikoa zikloa

Bizkaie! 2026-01-08 08:49   Musikea

Niño de Elche, Emil Saiz, Diego V Navarro eta Telva lako artistak izango dira.

Badator III. Natura Elektronikoa zikloa. Ekimenak, akustikoaren eta sintetikoaren arteko mugak buztartzen ditu, baita organikoaren eta digitalaren artekoak be. Kutxa Fundazinoak eta Dantzek alkarlanean atontzen dabe.

Proposamenak soinu-esperimentazinoan, ikus-entzunezkoan eta elektronika garaikidean dabizen artistak batzen ditu. Bertan, soinu eta atmosferea sustatzen da.

Halanda ze, askatasuna, esentzia eta soinu organikoen eta sintetikoen arteko batasuna dira zikloaren ardatzak.

Programazinoa 

Programazinoak elektronika esperimentalean, ikus-entzunezko generatiboan, ambientean, technoan eta musikea, gorputza eta perzepzinoa buztartzen dituen proposamen hibridoetan erreferente diran sortzaileak batzen ditu, soinu-sorkuntzearen, testuinguruaren eta teknologiaren arteko alkarrizketea edegiz. Ekimen  guztiak Kutxa Fundazinoa Kublan (Tabakalera, Donostia) izango dira.

Urtarrrilak 17, 20:00etan: Natura, teknologia eta sorkuntza elektronikorako testuinguru berriak (berbaldia). Ondoko gai honeek jorratuko ditue: musika elektroniko eta esperimentala sortzeko inspirazinoa; artistearen eta inguruaren hartu-emonak; praktiken egungo egoera gizartean; eta, hizkuntza musikal eta bisual barriak jorratzeko eskuragarri dagozen tresnak. Ondoko honeek parte hartuko dabe: Izaskun González (Rrucculla), Boris Divider eta Iñigo Medina (M4). Jokin Telleria (Dantz) izango da moderatzailea. 

Berbaldi horren ondoren, zikloa urtarrilaren 17an bertan hasiko da Boris Divider (Artificial Domain) artistearen eskutik; arte digitalen aitzindariak ikus-entzunezko proposamen generatiboa aurkeztuko dau denpora errealean.

Urtarrilaren 24an, Promising Youngster eta Citrusek analogikoaren eta digitalaren arteko mugea esplorauko dabe.

Urtarrilaren 31n, Arcanoid, estaduko technoaren erreferentea, Telvagaz batera, Berlinen bizi dan artistea, izango da oholtzan.

Zezeilaren 7an, M4-k Reset Series aurkeztuko dau, elektronika eta meditazinoa lotzen dituan esperientzia, Actriqegaz batera.

Zezeilaren 14an, Niño de Elche eta Emil Saizek El eco del mundo eskainiko dabe, flamenkoa, elektronika eta esperimentazinoa memoriagaz, gorputzagaz eta emozinoagaz kurutzatzen dituan esperientzia.

Zikloaren amaiera zezeilaren 28an helduko da Diego V Navarro「lotura」artistearen eskutik; Pleamar izeneko ikus-entzunezko zuzenekoa aurkeztuko dau. Reichmeltek osotuko dau jardunaldia, ambientaren eta noisearen arteko elektronika progresibo eta esperimentalagaz.

Sarrerak salgai dagoz Kutxa Fundazinoaren webgunean eta Dantzen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu