Aratusteak iragarriko dituan kartela aukeratzeko epea zabalik
2026-01-09 07:54 LehiaketakBilboko Aratusteak zezeilaren 12tik 17ra izango dira.
Aratusteetako iragarki-kartela izateko Bilboko Udalak atondutako lehiaketako 6 kartel finalistak aukeratu ditue. Botoak urtarrilaren 12tik 18ra emon ahal izango dira hemen.
Ondoko honeek dira 6 kartel finalistak:
- Bilbao se disfraza.
- La sardina gondolera.
- El carnaval camina hacía Bilbao.
- Bilbao colorido.
- Dena prest!-¡Todo listo!
- Aratuste Dantzariak.
Ondokoak dira epaimahaikideak: Itziar Urtasun, Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Esteban Goti, zinegotziak; Bilboko Konparsak erakundeko ordezkari bat; Alici Fernandez, Rekalde Aretoaren zuzendaria; Julia Dieguez Deusto Bizirik Alkarteko presidentea; Roberto Forcen kazetaria eta Alex Hernandez antzerki sortzailea. Era berean, epaimahaiak Adimen Artifizialaren erabilerearen aholkularitzea izan dau, Borka Sanz, Deustuko Unibersidadeko Injinerutza Fakuldadeko doktore arduraduna.
Obra finalisten hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu bai kartela egiteko orduan erakutsitako kalidade teknikoa bai gaien bariedadea be. Kartel horreek 91 lanen artean hautatu ditue. Jatorriari jagokonez, 14 Bilbokoak dira, 28 Euskadikoak, 41 Estadukoak eta 8 beste herrialdetakoak.
Botoa emoteko epea eta sistemea
Herritarrek kartel irabazlea hautatzen parte hartu ahal izango dabe. Botoa urtarrilaren 12tik 18ra emon leikie:
- Bertatik bertara, Abandoko Udaltegian (Barrainkua kalea, 5) joanda. Udaltegian kartel finalistak erakusgai egongo dira, hautaketea amaitu arte. Parte hartzeko ordutegia, astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era izango da.
- Online, Bilboko Udalaren webgunearen bidez (hemen).
Epaimahaiak be botoa emon ahal izango dau. Hiru botazinoetako emoitzak gogoan hartuta, puntuazinorik handiena lortzen dauen kartela hautatuko da. Aurten, herri-botazinoa erabagiaren % 70 izango da, online emandako botoak (% 35) eta aurrez aurrekoak (% 35) batuta.
Obra irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko dau eta urtarrialren 21ean aurkeztuko da obrea prentsaurrekoan, Bilboko udaletxean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
