Badator Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea
2024-10-04 09:27 LehiaketakBihar, hilak 5, Altzustako bolatokian.
Bihar, hilak 5, arratsaldeko 17:30etik aurrera Altzustako bolatokian jokatuko da Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea.
Udalerria osotzen daben zazpi kofradietako ordezkariak hartuko dabe parte taldeka jokatzen dan txapelketan: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek. Taldea 4 bolarik osotuko dabe eta bakotxak 6 jaurtiketa egingo ditu eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartuko da kontuan; beraz, txirlo gehien botaten dauan kofradia izango da irabazlea eta bardinketea egongo balitz, gerrea jokatuko litzateke.
Igaz, Undurragaztar taldekoak izan ziran irabazleak, 16 txirlo botata; bigarren Altzusta eta hirugarren Otzerinmendi sailkatu ziran, 11 eta 10 txirlogaz hurranez hurran.
Horrezaz gan, abuztuaren 11n San Lontzon jokatu zan bakarkako txapelketan Luis Mari Goioagak undurragaztarrak jantzi eban txapela, lauko jaurtiketa bati esker. Bigarren eta hirugarren tokietan Gotzon Erkiaga eta Eusebio Larrazabal sailkatu ziran.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!