Ander Malbadi-k irabazi dau Algaraka Bakarrizketa Lehiaketea
2024-06-07 13:40 LehiaketakBergarako Seminarixoan izan zan finala.
Joan zan barikuan, maiatzaren 31n, jokatu zan Algaraka Bakarrizketa Lehiaketearen finala Bergarako Seminarixoa aretoan. Hiru kanporaketa jokatu ostean, Manex Astigarragak, Ander Malbadik, Ion Martinez Txiki-k eta Asier Galartzak algara batean itxi eben bertaratu ziranei. Txapelduna, Ander Malbadi albiztuarra izan zan.
Epaimahaikideak, Idoia Torregarai, Aner Peritz eta Josu Zubia izan ziran. Horreezaz gan, Yogurinha Borova artistea finaleko konbidau berezia izan zan. Aurkezle lanetan, barriz, Miren Nogales aktore zestoarra eta Jon Olivares aktore bergararra ibili ziran.
Sailkapena
- Lehenengo saria, 1.000 euro eta Bergarako tostoiak eta erreilenoak: Ander Malbadi (Albiztur).
- Bigarren saria, 600 euro eta Bergarako tostoiak eta erreilenoak: Ion Martinez Txiki (Donostia).
- Hirugarren saria, Bergarako Zumelaga Jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazari-etxean gaua eta gosaria: Asier Galarza (Muxika).
- Bergara Saria: 250 euro bonotan, herriko dendetan erabilteko: Manex Astigarraga (Deba).
Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketea, Algaraka, maiatzean egin da. Egitasmoaren atontzaileak, ondoko honeek izan dira; Jardun Euskera Alkartea eta Goiena Komunikazino Taldea; babesleak, Bergarako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia; eta laguntzaileak, Urretxu, Zumarraga eta Zumaia-ko udalak.
Finala ikusteko aukerea be badago, Primeran plataforman eta Goiena Telebistan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!