Bilboko Aste Nagusiko kartelen lehiaketako finalistak aurkeztu ditue
2016-05-17 13:03 LehiaketakMaiatzaren 23tik 27ra, Bilboko herritarrek kartel irabazlea aukeratzeko modua eukiko dabe, Udalaren webgunean eta Aste Nagusiaren Facebook orrian. Aurten, hilebete lehenago antolatu dabe lehiaketea, behin betiko kartela luzaroagoan erakutsi eta zabaldu ahal izateko.
Honeek dira sei kartel finalisten izenburuak: Vision Boceto, La otra cara de Bilbao, Bihotzeko Marijaia, Gure Lurra lorez beteta, Guztiak batera eta Gora Marijaia 16. 125 proposamenen artean aukeratu ditue sei finalistak. Bilbao Turismo erakundearen egoitzan dagoz ikusgai, Plaza Biribilean.
Botoa, internetez gan, hedabide laguntzaile batzuen bidez be emon ahal izango da: El Correo, Deia, Gara, El Nervion, Radio Bilbao, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, Bilbao 24 Horas, EiTB eta Telebilbao.
Herritarren eretxiak % 75eko pisua izango dau aukeraketan. Ganerako % 25a, epaimahai baten esku egongo da. Sistema bien artean aukeratzen dan kartela izango da 2016ko Aste Nagusia iragarriko dauena eta egileak 3.000 euro jasoko ditu. Abuztuaren 20tik 28ra izango dira aurten Bilboko jaiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!